Henrike II.a Nafarroakoa

Wikipedia(e)tik
(Nafarroako Henrike II.atik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Henrike II.a "Zangozakoa"

Henri d'Albret (1503–1555), King of Navarre.jpg

Titulua Nafarroako errege
Agintaldia 1517 - 1555
Koroatzea ez
Jaio 1503ko apirilaren 18an
Zangotzan
Hil 1555eko maiatzaren 29an
Hagetmau herrian

Henrike II.a Zangozakoa, Nafarroako errege izan zen (1517-1555).

Eduki-taula

[aldatu] Hasierako agintaldi gora-gorabeheratsua

Zangozan jaio zen 1503ko apirilean. Gurasoak Joanes III.a eta Katalina I.a Nafarroako erregeak zituen. Bere anaia zaharrenak hil berriak zirelako berehala izendatua izan zen Vianako Printzea.

Hezia izan zen Nafarroan bertan, eta bere gurasoak ordezkatzen zituen Frantziako lurraldeetara joaten zirelarik. Horrela gertatu zen 1504-1505eko neguan, 1509ko hasieran eta 1510-1511an.

  • 1516 eta 1517an bere gurasoen heriotzarekin jabetu zen Nafarroako koroaz, nahiz eta erresuma okupatua izan.

Henrike gertatzen zen Bearnotik Nafarroara igarotzeko jakin zuelarik ezuste batean bere gudaroste osoa suntsitua izan zela Noainen (1521eko ekainaren 30a) eta ondorioz Nafarroa, aldeztailerik gabe, berriz Gaztelarrek bereganatua zela.

Henrikek tropa berriak berehala borrokara bidali zituen baina arrakasta bakarrak izan ziren Baztan ibarraren kontrolatzea Amaiurko gaztelua hartuz (1521eko iraila) eta Hondarribiaren okupazioa (1521eko urriaren 18a).

Guda lekutu behar zen ordutik bi gune hauetan.

Nafarroako gudak ez zuen irtenbide gehiagorik. Henrike orduan bildu zen Frantziako erregearen gudarostearekin guda Italiara eramateko.

Paueko gaztelua, Henrikeren ohiko egoitza

[aldatu] Bake garaia

1529tik aurrera Henrikek, Nafarroa berreskuratzeko itxaropenik gabe, saiatu zuen bere "Ahuñamendi iparraldeko" lurraldeak antolatzen. Eta batez ere, aprobetxatuz tentsioa jaitsi zela, pixkanaka lortu zuen bere agintea ezartzea "Nafarroa Beherean".

Finkatu zuen ere bere egoitza nagusia Pauen. Han gaztelu eder bat eraiki zuen. Aldiz, Nabarrengose hirian, eraiki behar zuen Europako gotorleku modernoetariko bat (1538-1546), suzko armei aurre egiteko prestatua. Frabrizio Siciliano arkitektoa enkargatu zuen lanak bideratzeko.

Fronte diplomatikoa ireki zuen Espainiako erregearekin 1537an. Proposatzen zuen bere alabaren ezkontzea Espainiako erregearen gustuko senar batekin. Kidetza hau sendotu behar zen Nafarroaren itzulketarekin jabe zilegiarengana. Denbora igaro ahala eta erantzun gabe egonik nahiz eta behin eta berriz eskaintza egin, baztertu zuen aukera hori eta Frantziako gortean hautatu zuen bere suhia: Antonio, Vendôme-ko dukea, Borboiko etxeko burua, lehen printzea Frantziako erregearen familiaren ondotik. Ezkontza Joana eta Antonio artean 1548ko urriaren 20an ospatu zen.

1553ko abenduaren 13an, Pauen, jaio zen bere biloba Henrike. Orduan, ongi erakusteko bere lotura galdutako herriari Vianako printze izendapenaz jantzi zuen.

Henrike II.a, Nafarroako errege zangotzarra, hil zen Hagetmau (Landak) herrian 1555eko maiatzaren 25ean. Leskarreko katedralean lurperatu zuten.

[aldatu] Familia

Aitona
Armoiries Albret moderne.png Alain I.a
Labriteko jauna
Amona
Blason Vicomtes Limoges.png Frantziska
Châtillongoa
Aitona
Armoiries Navarre Foix.png Gaston I.a
Bianako printzea
Amona
Blason France moderne.svg Maddalen
Frantziakoa
Aita
Armoiries Navarre-Albret.png Joanes III.a
Nafarroako errege
Ama
Armoiries Navarre Foix.png Katalina I.a
Nafarroako erregina
Armoiries Navarre-Albret.png Henrike II.a
Nafarroako errege

[aldatu] Ezkontza eta haurrak

Margarita,
Henrikeren emaztea

1527ko urtarrilaren 24an ezkondu zen Saint-Germain-en-Laye hirian Frantziako Frantzisko I.a erregearen arreba zen Margaritarekin. Alargun egon behar zen 1549an. Bi seme-alabak izan zituzten:

[aldatu] Ikus, gainera


Aurrekoa:

Katalina I.a

Blason Navarre.png
Henrike II.a
Nafarroako errege
(1517-1555)
Ondorengoa:

Joana III.a
eta
Antonio I.a

Aurrekoa:

Katalina I.a

Blason de Foix-Béarn.svg
Henrike I.a
Foix-ko konde
Bearnoko kondeorde
(1517-1555)
Ondorengoa:

Joana I.a
eta
Antonio I.a

Aurrekoa:

Alain I.a

Armoiries Albret moderne.png
Henrike I.a
Labriteko jauna
(1522-1555)
Ondorengoa:

Joana I.a
eta
Antonio I.a


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak