Nafarroako Itzulia
Wikipedia(e)tik
Nafarroako Itzulia Nafarroako Foru Erkidegoan egindako etapakako lasterketa da.
Lasterketa [aldatu]
Bere historia zehar, profesional zein amateurrentzako lasterketa izan da. 2005tik aurrera UCI 2.2. maila du, hau da, amateur zein Uci Europe Tourreko taldeentzat egokia.
Urtero, maiatzaren bukaeran egiten dituzte bere sei etapak, azkena Iruñean helmuga izanik.
Lehendabizikoz 1941an Julián Berrenderok irabazi zuen[1]. Garaipen gehien lortutako txirrindularia Mariano Díaz da, hirutan hain zuzen ere.