Nafarroako Korridorea
Nafarroako Korridorea, Nafarroako hiriburua, Espainiako trenbide sarearekin lotuko duen abiadura handiko trenbidea (AHT) da. Espainiako AVE sarearen zati bat da. Oraindik zehazteke dagoen arren, Nafarroako Gobernuak Euskal Y-arekin lotzeko aukera aztertzen dagoela esan du, lotze hori Aizkorri eta Aralar mendikateen artean eraikitako trenbide baten bitartez egingo litzateke ekologikoki kalte gutxiengo aukera delako.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
2006ko abenduan Espainiako senatuak Euskal Y-a eraikitzeko ezarritako ordainketa sistema ezeztatu zuen Nafarroarako. PP, IU, EA, eta PAR alderdiek baiezko botua eman zuten bitartean, PSOE, CiU, EAJ, Entesa Catalana, eta CC alderdiek kontrako botua eman zuten, eta gehiengoa izateagatik ezeztatu egin zen PPk aurkezturiko proposamena. Horrela, Nafarroako Korridorearen eraikuntza oraindik zehaztu gabe dago.
2007ko udazkenean, Jose Luis Rodriguez Zapatero eta Miguel Sanz akordio batera heldu ziren, urte amaiera baino lehenago Nafarroako Korridorearen eraikuntza adosten zuen agiri bat sinatzeko
[aldatu] Eraikuntza
Lanak 2009. urtean hastea aurrikusten da. Guztira Zaragoza eta Iruña bitarteko trenbideak 1.000 milioi euroko kostua izango du.
[aldatu] Euskal Y-arekiko lotura
Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko arduradun politikoak Nafarroako Korridorea eta Euskal Y-a batzeko prest agertu dira. Horretarako, Iruñatik Ezkio-Itsasoraino joango litzatekeen trenbide berri bat eraiki beharko litzateke. Lotune hori Aralarreko mendilerroa eta Aizkorriko mendilerroaren artean tunel luze baten eraikuntza suposatuko luke.
Trenbide berri hori eraikitzeko bi aukera aztertzen ari dira momentuz. Bata Irurtzun eta Uharte Arakil zeharkatzen dituen trenbidea erabiltzea. Eta bestea iparralderago Beteluko udalerrian zehar trenbide berri bat eraikitzea.
[aldatu] Etxabakoizko geltokia
Nafarroako Korridorea Iruñean amaituko da (Euskal Y-arekiko lotura zehaztu bitartean behintzat), eta geltoki nagusia Iruñeko Etxabakoitz auzoan eraikiko da. Geltoki berriarekin batera 6.500 etxebizitzako auzo berria eta Arostegi etorbide berria egingo dira. Eraikiko diren eraikinen artean, Iruñeko eraikinik altuena izango den Arostegi Dorrea altxatuko da.
[aldatu] Kanpo loturak
| Abiadura Handiko Trenak | ||
|---|---|---|
|
Euskal Herrian: Euskal Y • Nafarroako Korridorea • TGV • AGV
Munduan: Acela Express • AVE • CRH • Eurostar • InterCityExpress • ICE • KTX • JR-Maglev |
||