Nafarroako konpainia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Nafarroako konpainia XIV. mendeko bukaeran eta XV. mendeko hasieran lurralde heleniarren inguruan borrokatu zuen mertzenario-gudatalde zen, gehienak Nafarroa eta Gaskoniatik etorriak. Nafarroako konpainia terminoa modernu eta informala da, nolabait ez-akademikoa mertzenario hauek izendatzeko.

Albania[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Karlos II.ak lehendabiziko konpainia sortu zuen Frantziako Karlos V.aren aurka borrakatzeko. 1366an bakea sinatu ondoren, soldaduek konpainia antolatu zuten Luis Nafarroakoaren agindupean. Luis, Beaumont-le-Rogerreko kondea eta Durazzoko dukea zen, Durazzoko Joana ezkondu zuelako. Bere saiakerak Durazzo eta Albaniako erresuma berreskuratzeko Nafarroako Karlos II.a bere anaia eta Frantziako Karlos V.aren laguntza izan zuen. Hori zela eta, frantziarrak 50.000 dukat eman zizkion Luisi.

1372an konpainia hazi zen Ingeram Coucykoak eginiko erreklutamenduri esker, honek 500 lantzari eta 500 arkulari zaldiz alokatu zituen, gehienak gaskoiak. Nahiz eta Albanian borrokatzeko alokatuak izan Napolin antolatu zuten. 1375 eta 1376 artea, nafar askok Konpainian erroldatu zuten eta Albania borrokatzera zuzenean joan ziren. Erroldatutako soldaduen zerrenda oraindino Iruñean mantentzen dira, non asko ingeniariak zirela ikus daiteke. Gudataldeak Tortosan itsasoratu ziren eta hilabeteko 30 urrezko aragoiar florinak zituzten soldata.

1376an, Luis Nafarroakoak eta nafarroako konpainiak Durazzo hartu eta Albaniako erresuma berreraiki zuten. Luis urte hartan hil zen konpainia lanik gabe utzita. Hori zela eta, konpainia 1377an Aragoiko Piarres IV.aren agindupean jarri zen eta lau konpaniatan banatu zen: Mahiot Coquerelekoa eta Piarres Sagakoa gaskoiak eta Joanes Urtubiakoa eta Guarro nafarrak buruak zituztela.

Morea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akaiako Printzerriaren armarria.

1378ko udaberrian edo udan, konpainia Moreara joan zen Gaucher La Bastidekoak deituta. Hau Ostatu-Zaldunen priorea Tolosan, Akaiako Printzerriaren komandantea eta, ziur asko, Nerio I.a Acciaioli merkatari florentziarraren mandataria zen. Gaucherrek Mahiot eta konpainian geratzen ziren gizonak zortzi hilabeterako alokatu zituen, justu Juan Fernandez de Herediakoa Maestre Handia gatibu zela. Bitartean, Joanes Urtubiakoa 100 soldaduekin batera Korinton zegoen.

Ostatu-Zaldunen zerbitzupean egon eta gero, Jaume Bauxekoak, Akaiako errege-nahia, konpainia alokatu zuen. Mahiot eta Nafarroako konpainiak Morea gobernatu zuten Jaume Bauxekoaren babesari esker. 1379an, Urtubiak Beozia inbaditu eta Tebas arpilatu zuen Simon Atumano hiriko artzapezpikuaren laguntzarekin. Gauzak horrela, Nafarroako konpainiak bere izaera aldatu zuen. Urtubiaren agindupean egondako zenbait gizon berriro Mahioten agindupean izatera pasa ziren. Konpainia bere burua berrantolatu zuen Akaian hiru kapitainen agindupean erregeordetza sortuz: Mahiot, Piarres Bordo San Superanokoa eta Berard Varvassakoa. Hurrengo urte bitan zehar, konpainiak Akaia gobernatu zuen Ostatu-Zaldunen zerbitzupean.

Jaume Bauxekoak Konstantinopolisen Inperio Latindarraren tronua lortu zuenean, nafar buruek titulu inperialak lortu zituzten Akaian emandako laguntzari esker . 1383an Jaume hil zenean, Nafarroako konpainia Grezia frankoarren botereduna zen eta printze berria bastetu eta estatu berrantolatzeko erantzukizuna zuen. Konpainiak Jaume Bauxekoaren ondorengoak froga gabe aintzat hartzea errefusatzen zuen bitartean, Akaian boterea mantendu zuen eta Veneziako Errepublikarekin ituna ere sinatu zuen, 1387ko uztailaren 26an sinatuta. 1386an, Piarres Bordo San Superanokoa Mahiot ondozkatu zuen Konpainia buru.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Setton, Kenneth M. A History of the Crusades: Volume III — The Fourteenth and Fifteenth Centuries. University of Wisconsin Press: Madison, 1975.
  • Setton, Kenneth M. Catalan Domination of Athens 1311– 1380. Variorum: Londres, 1975.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]