Nagarjuna

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nagarjunaren irudia. Kullu, India. 2005

Nāgārjuna (నాగార్జునా telugu hizkuntzan, 龍樹 txineraz) (150 - 250) filosofari indiar bat izan zen, budismoko Madhyamaka (Erdiko Bidea) eskolako sortzailea eta, ziurrenik, Siddhartha Gautamaren ondoren pentsalari budista garrantzitsuena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nagarjuna, II. mendearen inguruan Indiaren hegoaldean jaio zen fraile eta filosofo budista, indiar filosofiako pentsamendu tradizionalik garrantzitsueneko sortzailea izan zen, erdiko bideko eskolarena. Bere hutsaren doktrina milurte batean zehar izan zen eztabaidatua Txina, Tibet, Korea eta Japonian. Zen budismoa pentsaera honen oinordekotzat du bere burua eta oraindik ere eztabaida sakonak sortzen ditu. Hutsaren doktrinak (sunyata) gauza guztiak baldintzazkoak direla esaten du, eta beraz ezin dela izaera propioa duen ezer (svabhava) aurkitu mundu honetan. Izaera ez honek huts bilakatzen ditu.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nagarjuna Aldatu lotura Wikidatan