Nagasaki (prefetura)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Nagasaki prefetura
長崎県

bandera
Bandera
Estatua JaponiaJaponia
Hiriburua Nagasaki
Eskualdea Kyūshū
Map of Japan with highlight on 42 Nagasaki prefecture.svg
Azalera
4.104,48 km²
Biztanleria
Dentsitatea
1.478.632 (2005)
350,89 bizt/km²
Uhartea Kyūshū
Nagasaki prefeturako mapa

Nagasaki prefetura (長崎県 Nagasaki-ken?) Japoniako Honshu uharteko prefetura bat da. Hiriburua Nagasaki hiria da.


Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nagasaki prefetura Hizen antzinako probintziaren mendebaldeko erdia Tsushima eta Iki antzinako probintzien bat egitetik sortu zen. Txinatik eta Koreatik gertu egonik, historian zehar merkataritza- eta pirata-gunea izan da Hirado ingurua.

XVI. mendean misiolari katolikoak eta merkatari portugesak iritsi ziren, eta Hiradon eta Nagasakin merkataritza-postu garrantzitsuak ezarri zituzten. Geroago, Tokugawa aldian, misiolariak kanporatuak izan ziren, eta merkataritza murriztua. Hala ere kristatutasuna hedatu egin zen eskualdean.

Meiji berrezarkuntzaren garaian, Nagasaki eta Sasebo kanpo-merkataritzako portu nagusietakoak izan ziren, eta Japoniako itsas armadaren baseak eta ontziolak ezarri ziren. 1945eko abuztuaren 9an, Bigarren Mundu Gerran, Estatu Batuek bonba atomiko bat jaurti zuten Nagasakin. 73.000 pertsona hil ziren, eta beste hainbeste zauritu, eta eraikin asko birrinduta gelditu ziren.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nagasakik Saga prefetura du mugakide ekialdean. Gainerako aldeetatik, urez inguratuta dago: Ariake badia, Tsushima itsasarteak eta Ekialdeko Txinako itsasoa. Prefeturak uharte asko ditu, hala nola Tsushima eta Iki. Prefeturak itsas portu ugari ditu. Sasebon Estatu Batuetako itsas armadaren base bat dago.

Prefeturako lurraldearen % 10 natura-parke gisa babestuta dago. Bertan daude Saikai eta Unzen-Amakusa parke nazionalak, besteak beste.

Hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrutiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nagasaki (prefetura) Aldatu lotura Wikidatan