Nahua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nahua etnia» orritik birbideratua)

Nahua[1] Mexikoko etnia bat da, nahuatl hizkuntzaz mintzatzen direnak. Historian zehar, aztekak eta toltekak nahua etniako taldeak izan ziren. Beste hizkuntza anitzek bezala, euskarak ere nahuatlari hainbat mailegu hartu dizkio, gaztelaniaren bitartez: ahuakate, axolot, koiote, ketzal, mezkal, ozelote, tomate, txikle, txokolate, zopilote...

Mexikon —erdialdeko ordokian bereziki— eta Erdialdeko Amerikako beste zenbait lurraldetan bizi dira gaur egun nahuak. XVI. mendean, espainiarrak iritsi ziren arte, 3-4 milioi nahua zirela uste da. Mexikoko ordoki guztian, Tuxtlan, gaurko Veracruz estatuan eta Hidalgoko eta Guerreroko eskualdeetan bizi ziren, batez ere. Handik Panamara bitarteko beste zenbait lurraldetan ere bizi ziren talde batzuk. Nahua etniaren barnean garrantzirik handiena izan zuen taldea aztekek osatzen zutena izan zen. Horien inperio garaian nahuatl klasikoa bihurtu zen merkataritza- eta kultura-harremanetako hizkuntza nagusi. Gaur egun milioi bat inguru nahua bizi da Mexikon; horiena da Mexikoko amerindiar talderik handiena.[2]

Nahua ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.