Naicako meatzea
Wikipedia(e)tik
Naicako meatzea esplotatzen ari den meatze bat da. Mexikoko Chihuahua estatuko Naica herrian dago, eta, mundu osoan, bere barnean aurkitzen diren kristal eraketa ikusgarriengatik ezaguna da. Meatzeak, beruna eta zilarra ekoizten ditu, eta, bere galerietan, 10 metroko luzera eta 2 metroko sendoera zuten selenitazko kristal erraldoiak aurkitu ziren.
Kristal hauek aurkitzen diren ganberetatik, soilik Kristalen Leizea deritzona dago bisitarientzako irekia. Tamaina handieneko kristalak dituen ganberak, pertsonak sartu ahal izateko tenperatura altuegia du. Honen ondorioz, orain arte, ikerketa gutxi egin dira euren jatorri eta konposaketari dagokionez.