Nain I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nain I.a, Tolkienen legendariumean, Durin I.aren herriko nano bat izan zen. Moria edo Khazad-dûmeko azkenaurreko erregea izan zen, Durin VI.aren semea eta Thrain I.aren aita.

Morian jaio zen Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1832an. 1980an, Karadhrasen, mithrila lortzeko zulatzen ari ziren nanoek, sakoneko balroga itzartu zuten, eta honek, Nainen aita hil zuen. Nain izan zen bere aitaren oinordekoa. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1981ean hil zen, balrog beraren esku, bere oinordekoa, bere seme Thrain I.a izan zelarik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]