Nakhitxevan
Wikipedia(e)tik
Nakhitxevango Errepublika Autonomoa[1], azerbaijaneraz Naxçıvan Muxtar Respublikası, Azerbaijango lurraldea da, Transkaukasia hegoaldean, Irango eta Armeniako mugaren ondoan; 5.500 km2 eta 296.000 biztanle. Hiriburua, Nakhitxevan hiria.
Geografia [aldatu]
Nakhitxevango lurraldea menditsua da mendebaldean, eta lauagoa sortaldean, Kaspiar Itsasorantz jaisten den heinean.
Ekonomia [aldatu]
Nekazaritza (kotoia, tabakoa), abere-hazkuntza eta meatzaritza (beruna, gatza, zinka eta sufrea) dira Nakhitxevango ekonomia-jarduera nagusiak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.