Nanjing

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Nanjing

Azpiprobintzia mailako hiria
Nanjing
Txineraz
Pinyin
南京
Nánjīng
Herrialdea
Probintzia
TxinaTxina
Jiangsu
Barrutiak 11
Konderriak 2
Alkatea
TAK ordezkaria
Ji Jianye
Zhu Shanlu
Koordenatuak 32°03′N 118°46′E / 32.050°N 118.767°E / 32.050; 118.767Koordenatuak: 32°03′N 118°46′E / 32.050°N 118.767°E / 32.050; 118.767
Nanjing non dagoen adierazten duen Txina-ko/-go/-eko mapa
Nanjing
Eremua 6.598 km2
Garaiera 15 m.
Biztanleria
- Prefekturan

7.588.000 bizt (2007)
Dentsitatea
- Prefekturan

1.150,05 bizt (2007)
Nazionalitate nagusia Han
http://www.nanjing.gov.cn

Nanjing[1] —lehen Nankin[1]— (txinera sinplifikatuz 南京, pinyinez Nánjīng) Jiangsuko probintzian kokatua. Guztira, 7.500.000 biztanle inguru dauzka eta 6.598 kilometro karratuko azalera.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xuan Wu lakuaren ikuspegia.

Nanjing hiria, Txinako garapen ekonomiko handiena duen gunean dago, Yangtze ibaiaren deltan. Yangtze ibaia bera, hiriaren mendebaldetik igarotzen da, eta Ningzhen mendizerrak iparralde, ekialde eta hiriaren hego-ekialdea mugatzen ditu. Nanjing Shanghaitik 300 kilometrora eta Txinako hiriburu den Beijingetik 1.200 kilometrora.

Azpiprobintzia mailako Nanjing hiriaren mugakideak honakoak dira: Anhui probintzia iparraldean, Yangzhou ekialdean Yangtze ibaiaren iparraldeko aldean eta Zhenjiang Yangtze ibaiaren hegoaldeko aldean, Changzhou hego-ekialdean, eta Zhejiang probintzia hegoaldean.

Yangtze ibaia hiria bitan banatzen du mendebaldetik ekialderako norantzan.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriko klima azpitropikala, Asia ekialdeko montzoiaren eraginpean dago. Udak euritsuak eta nahiko beroak izaten dira. Yangtze ibaiak zeharkatzen dituen Chongqing eta Wuhan hiriak bezala, Nanjingek uda sargoriak izaten ditu. Urteko batez besteko tenperatura 16 gradukoa da. Urtarrilean batez besteko maxikoa 7 gradukoa eta minimoa -1 gradukoa den bitartean, uztailean maximoa 32 gradu eta minimoa 25 gradukoa da. Neurtutako tenperaturarik altuena 43 gradukoa izan zen 1934ko uztailaren 13an eta baxuena -16,9 gradu 1955eko urtarrilaren 6an.

Urteroko egun euritsuak 117 inguru izaten dira batez beste, eta prezipitazioak 1.100 eta 1.200 bitartekoak dira.

Datu klimatikoak (Nanjing (1971–2000))
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 7.0 8.8 13.4 20.3 25.6 28.8 31.9 31.7 27.3 22.2 15.9 10.0 20.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −1.1 0.6 4.8 10.6 15.9 20.7 24.6 24.2 19.2 12.9 6.1 0.4 11.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 37.4 47.1 81.8 73.4 102.1 193.4 185.5 129.2 72.1 65.1 50.8 24.4 1062.3
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 8.1 9.1 12.1 10.4 10.4 11.3 12.4 11.3 8.9 8.2 7.4 5.7 115.3
Eguzki orduak 129.1 123.3 136.1 168.1 194.0 171.9 205.6 214.7 167.2 169.1 153.5 150.2 1982.8
Hezetasuna (%) 76 74 74 73 74 78 81 81 79 77 76 74 76.4
Iturria: China Meteorological Administration[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nanjing hegoaldeko Txinan sortutako hiririk antzinakoenetakoa da. Kondairak dionez, Fu Chai, Wu estatuko jaunak Yecheng (冶城) izeneko hiria sortu zuen (kristo aurreko 495. urtean) gaur egun Nanjing dagoen kokagunetik gertu. Ondoren, k.a. 473. urtean Yue estatuak Wu konkistatu eta Yuechengo (越城) hiria eraiki zuten handik gertu. K.a. 333 urtean, Yue estatua deuseztu ostean, Chu estatuak Jinling Yi (金陵邑) hiria sortu zuen, hirigunearen ipar-mendebaldean.

Nanjingo Ituna 1842ko abuztuaren 29an sinatu zuten Britainiar Inperioak eta Qing dinastiak sinatutako bake ituna izan zen, Lehen Opio Gerrari amaiera emanez.

Nanjingeko sarraskia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Nankingo sarraskia

Ordutik hiria hainbat aldiz berreraiki behar izan dute, gerra eta gatazka ezberdinek eraginda. 1937an armada japoniarrak Txina inbaditzean, Nanjing hiriari eraso egin zion eta bertan Nankingo sarraskia izenez ezagututako hilketaldia burutu zuen.

Hilketak sei aste iraun zituen, eta 200.000 pertsona baino gehiago hil ziren. Horrez gain, soldadu japoniarrek milaka emakume txinatar bortxatu zituzten. Datu zehatzik ez dagoen arren, bortxaketak 20.000 eta 80.000 bitartean izan zela uste da. Datu hau, Japoniako gerra auzitegiak eman zuen jakitera, eta beharbada, bortxaketa kasuak gehiago izan ziren.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriko barruti eta konderrien mapa.

Barrutiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konderriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sun Yat-Senen mausoleoa
  • Ming Xiaolingen hilobia
  • Xuyuan lorategia
  • Zhanyuan lorategia
  • Jiming tenplua
  • Qixia tenplua
  • Jinghai tenplua

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Nanjing Lukou Nazioarteko Aireportua

Nanjingo aireportua, hiriaren erdigunetik 30 bat kilometrora dago eta 2008an zortzi milioi bidaiarik erabili zuten.

Argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nanjing Aldatu lotura Wikidatan