Nanjingeko metroa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lehen eta bigarren lineak 2010ean.

Nanjingeko metroa (txinera sinplifikatuz: 南京地铁; pinyineraz: Nánjīng Dìtiě), Txinako Herri Errepublikako Jiangsu probintziako Nanjing hirian dagoen garraiobidea da. Eraikuntza 2000. urtean hasi eta 2005eko irailaren 3an zabaldu zen.

Metro sareak bi linea eta 55 geltoki ditu gaur egun, baina metro-sarea luzatzeko eraikuntza lanak hasiak dira eta etorkizuneak Nanjingek 250 kilometroko metroa izango du. Egunero 300.000 pertsona inguruk erabiltzen dute metroa.

Lineak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. linea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen lineak 21,72 kilometro ditu eta Maigaoqiao (Xiaohangetik) eta Estadio Olinpikoa elkartuko ditu. Ibilbidearen 14,33 kilometro lurpetik egiten ditu. Linea honen lehen fasea (16 geltokiko ibilbidea) 2005ean zabaldu zen.

Linearen bigarren fasea, hegoalderako handitzea da. 24,47 kilometro luze dituen luzapen hau 2010eko maiatzaren 28an zabaldu zen.

2. linea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren linea eraikitzeko lanak 2007an hasi ziren eta Wangjiacun eta Maqun elkartzen ditu. Ibilbideak 40,8 kilometro eta 26 geltoki ditu eta 2010eko maiatzaren 28an zabaldu zen.

NANJINGEKO METROA
Linea Ibilbidea Luzera (km) Geltokiak Zabaltze data Azken luzapena Maiztasuna (min)
1 Maigaoqiao - Estadio olinpikoa 46,2 31 2005 2010
2 Youfangqiao - Jingtianlu 40,8 26 2010
GUZTIRA 87,0 55

Etorkizuneko egitasmoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

3. linea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirugarren lineak 30,8 kilometro izango ditu eta 2010ean eraikitzen hastea espero da.

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gainontzeko lineen ibilbidea eta plangintza zehazteke dagoen arren, etorkizunean Nanjing hiriak 200 kilometro baino gehiago izango dituen metro sarea izango du.

Argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nanjingeko metroa Aldatu lotura Wikidatan
Txinako Herri Errepublikako metroak Txinako Herri Errepublikaren bandera
Eraikiak: Beijing | Changchun | Changsha | Chengdu | Chongqing | Dalian | Hangzhou | Harbin | Hong Kong | Guangzhou | Kunming | Nanjing | Ningbo | Shanghai | Shenyang | Shenzhen | Suzhou | Tianjin | Wuhan | Xi'an | Zhengzhou
Eraikitzen:: Changzhou | Dongguan | Fuzhou | Guiyang | Hefei | Jinan | Lanzhou | Macau | Nanchang | Nanning | Ordos | Qingdao | Shijiazhuang | Urumqi | Wenzhou | Wuxi | Xuzhou
Proiektuan:: | Baotou | Datong | Ganzhou | Haikou | Hohhot | Huizhou | Jiaxing | Jiujiang | Kunshan | Luoyang | Mudanjiang | Quanzhou | Shijiazhuang | Taiyuan | Weifang | Xiamen | Yinchuan | Zhangjiagang | Zhongshan | Zhuhai | Zibo