Nano beltz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Nano beltzak nano zuri baten energia termiko guztia agortu ondoren sortuko litzatekeen balizko astro bat da. Gorputz hotz bat izango litzateke, eta ikusezina espazioan. Uste denez, unibertsoak ez du halako gorputz bat izateko haina adin, ber adina 13700 milioi urtekoa baita. Mota honetako izar bat aurkitzea oso zaila da, ez baitu argirik igortzen, eta bere energia igorpena detektaezina da. Modu bat, bere grabitate eremua detektatzea izango litzateke.

Nano zuri bat masa txiki edo ertaineko izar baten hondakina da, behin bere hidrogeno guztia agortua edo kanporatua izan denean. Hondakin hau materia endekatuzko gorputz dentso bat da, oso poliki hozten eta kristalizatzen dena bero erradiazio igorpenaren bidez, azkenik nano beltz bihurtuko litzatekeena.

Nano zurien eboluzioa kontu fisikoen araberakoa denez, materia ilunaren izaera eta protoi lurrunketaaren aukera bezala, sekula behatu ez dena eta fenomeno honen izaera ulertzen ez delarik, ez dago xehetasunez zehazterik nano zuri batek nano beltz bihurtzeko beharko lukeen denbora. Barrow eta Tiplerrek nano zuri batek 5 Kelvineko tenperaturaraino hozteko 1000 bilioi urte beharko lituzkeela estimatzen dute; alabaina, elkarreragin ahuleko partikula masiboak (WIMP bezala ezagutzen direnak) existituko balira, litekeena da elkarreragin horiek nano zuriak beroago mantentzea ahalbidetzea, gutxi gora behera 10 koatrilioi urtetan zehar. Protoia egonkorra ez bada, nano zuriak bero askoz denbora gehiagoan mantenduko lirateke protoien lurrunketak sortutako energiagatik, ustez 10 sextilioi urtetan zehar. Adams eta Laughlinek protoi lurrunketak nano zuriaren azaleko tenperatura 0,06 kelvinetan gehituko zuela kalkulatu zuten. Hotza den arren, hondoko mikrouhin erradiazioak denbora hori barru izango duen tenperatura baino beroagoa da.

Nano beltz izena hidrogenoaren fusio nuklearra mantentzeko behar den adina masa (gutxi gora behera 0,08 eguzki masa) ez duten izar-azpiko objektuei ere eman zaie. Objektu hauek nano marroi deituak dira, 1970ean sartutako izen bat. Nano beltzak ez dira zulo beltzekin edo neutroi-izarrekin nahastu behar.