Nano laranja

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Nano laranjak K espektru motako eta V argitasun klaseko sekuentzia nagusiko (bere nukleoan hidrogenoaren fusio nuklearra gertatzen da) izarrak dira. Izar hauek nano gorrien eta Eguzkiaren antzeko nano horien arteko tarteko tamaina dute. 0,5 eta 0,8 eguzki masa arteko masa dute, eta euren azaleko tenperatura 3900 eta 5200 gradu kelvin artekoa da.

Izar hauek interes handikoak dira bizitza estralurtarraren bilaketarako, egonkor mantentzen baitira sekuentzia nagusian 15.000 eta 30.000 milioi urteko periodo luze batean zehar, gure eguzkia egongo den 10.000 milioi urteak baino gehiago. Honek bizitzari aukera bat eman diezaioke izar hauen inguruan orbita dezaketen planetetan eboluzionatzeko.

Jarraian agertzen den taulan Lurretik 20 argi urte baino gutxiagora dauden nano laranjak agertzen dira:

Izarra Espektru mota Itxurazko magnituedea Magnitude absolutua Igoera zuzena
(J2000)
Deklinazioa (J2000) Distantzia
(Argi-urteak)
α Centauri B K0V 1,35 5,70 14h 39m 35.08s −60° 50' 13.8" 4,39
ε Eridani K2V 3,72 6,18 03h 32m 55.84s −09° 27' 29.7" 10,5
61 Cygni A K5.0V 5,20 7,49 21h 06m 53.94s +38° 44' 57.9" 11,4
61 Cygni B K7.0V 6,05 8,31 21h 06m 53.94s +38° 44' 57.9" 11,4
ε Indi K5Ve 4,69 6,89 22h 03m 21.66s −56° 47' 09.5" 11,8
Groombridge 1618 K7.0V 6,60 8,16 10h 11m 22.14s +49° 27' 15.3" 15,9
ο² Eridani A K1Ve 4,43 5,92 04h 15m 16.32s −07° 39' 10.3" 16,5
70 Ophiuchi A K1Ve 4,24 5,71 18h 05m 27.29s +02° 30' 00.4" 16,6
70 Ophiuchi B K5Ve 6,01 7,48 18h 05m 27.29s +02° 30' 00.4" 16,6
σ Draconis K0V 4,67 5,87 19h 32m 21.59s +69° 39' 40.2" 18,8
Gliese 570 A K5Ve 5,72 6,86 14h 57m 28.00s −21° 24' 55.7" 19,3
η Cassiopeiae B K7V 7,51 8,64 00h 49m 06.29s +57° 48' 54.7" 19,4
36 Ophiuchi A K1Ve 5,07 6,18 17h 15m 20.98s −26° 36' 10.2" 19,5
36 Ophiuchi B K1Ve 5,11 6,22 17h 15m 20.98s −26° 36' 10.2" 19,5
36 Ophiuchi C K5Ve 6,33 7,45 17h 16m 13.36s −26° 32' 46.1" 19,5
Gliese 783 A K3V 5,32 6,41 20h 11m 11.94s −36° 06' 04.4" 19,7

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nano laranja Aldatu lotura Wikidatan