Nantai mendia

Koordenatuak: 36°45′43″N 139°29′38″E / 36.7619°N 139.4939°E / 36.7619; 139.4939
Wikipedia, Entziklopedia askea
Nantai mendia
Datu orokorrak
Garaiera2.484 m
MotaSumendi, shintaisan (en) Itzuli eta hometown Fuji (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak36°45′43″N 139°29′38″E / 36.7619°N 139.4939°E / 36.7619; 139.4939
Honen parte da100 Famous Japanese Mountains (en) Itzuli
100 Famous First Order Triangulation Station Mountains (en) Itzuli
MendikateaQ11504896 Itzuli
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Tochigi
Japoniako hiriaNikkō
Babestutako-eremuaNikkō Parke Nazionala
Ur-gorputzaChūzenji aintzira
Leku geografikoaHonshu
Mendizaletasuna
Lehen igoera782
Ohiko bideaFutarasan santutegitik.
Geologia
Material nagusiaAndesita

Nantai mendia (japonieraz: 男体山 Nantai-san?) edo Futarasan mendia (japonieraz: 二荒山 Futara-san?) Japoniako Honshu uhartearen erdialdeko sumendia da, 2.486 metroko altuera duena. Nikkō Parke Nazionalaren barnean dago Chūzenji aintziraren iparraldeko ertzean.

Aintzira 1.269 metrotara dago, beraz Nantai mendiak beste 1.200 metro inguruko desnibela dauka. Mendian sortzen diren errekek azpiko arroz soroak ur freskoz hornitzen dituzte.

Erupzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nantai mendiak duela 20.000 urte erupzio handia izan zuen eta laba etorriek Daiya ibaia blokeatu zutenean Chūzenji aintzira eratu zen. Aintzirak gaur egun oraindik daukan hustubide nagusia 97 metrotako garaiera duen Kegon ur-jauzia da.

Azken erupzioa duela 7.000 urte gertatu bazen ere Japoniako Metereologia Agentziak sumendi aktibo izenda dezaten proposatu du.

Mendi sakratua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

782an Shōdō Shōnin monjeak igo zuen lehen aldiz. Ordutik mendi sakratua izan da. Nantai-san izenak "mendi maskulinoa" esan nahi du eta barrenean dagoen Futarasan santutegian itxura falikodun harriak daude. Hori gutxi balitz, 1872 arte emakumeek debekatua zuten Nantai mendira joatea eta zaldi eta behientzat ere itxita egon zen.

Ekintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uztailaren 31an ehundaka erromesek Nantai mendiaren gailurrera igotzen dute gauez bertatik egunsentia ikusteko. Diotenez eguradi garbia dagoen egunetan Ozeano Barea ere ikus daiteke, 100 km mendebaldera dagoena.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]