Nantes
|
Nantes |
|||
|---|---|---|---|
| Pays de la Loire | |||
|
|
|||
| Izen ofiziala | Nantes | ||
| Estatua Eskualdea Departamendua Barrutia |
Pays de la Loire Loire-Atlantique (44) Nantes (burua) |
||
| Alkatea | Jean-Marc Ayrault (PS) (2001-2008) |
||
| Herritarra | nantestar | ||
| Koordenatuak | 47°13′5″N 1°33′10″W / 47.21806°N 1.55278°WKoordenatuak: 47°13′5″N 1°33′10″W / 47.21806°N 1.55278°W | ||
| Eremua | 65,19 km2 | ||
| Posta kodea | 44000, 44100, 44200 eta 44300 |
||
| Biztanleria | 282,047 bizt (2009) | ||
| Dentsitatea | 4,33 bizt/km² | ||
| Sorrera | zeltarra | ||
| INSEE kodea | 44109 | ||
| http://www.nantes.fr/ | |||
Nantes (Naoned, bretoieraz, eta Naunnt, galoz) Frantziako mendebaldeko hiria da, Pays de la Loire eskualdeko eta Loire-Atlantique departamenduko hiriburua. Batzuen ustez, Bretainiako hiriburua ere bada.
2009an, 282.047 biztanle zituen (4.327 biz./km2). Frantziako seigarren hiri populatuena zen, beraz.
Loira ibaiak zeharkatzen du.
Administrazio autonomoko portua da. Hidrokarburoak, petrolio findugabea eta findua, sufrea, porlana, banana, azukrea eta lantzeko zura sartzen dira, batez ere. Portuko merkataritzarekin oso lotua dago hango industria. Industrian, metalurgiak eta ontzigintzak dute garrantzirik handiena. Batez ere, trenetako eta hegazkinetako piezak, ontzietako eta nekazaritzako makinak, etxe-barruko elektrizitate-tresnak eta diesel motorrak egiten dira, metalurgian; elikagai-industrian, arrain-kontserbak eta azukre-finketa egiten da.
Eduki-taula |
[aldatu] Artea eta ondarea
Hirian dauden eraikinik ikusgarrienak hauek dira: gotiko eta Errenazimentu garaiko gaztelua —Bretainiako Frantzisko II.ak XV. mendearen erdialdean egina, eta gaur herri-artearen, apainketa-artearen eta itsasoaren museo bihurtua—, San Petri eta San Pauloren katedrala —1434-1893 bitartean egina eta berritua—, Ama Sortzez Garbiaren eliza —XV. mendekoa— eta udaletxea —XVII. mendekoa—.
[aldatu] Historia
[aldatu] Nantesko ediktua
1598ko apirilaren 13an, Henrike IV.a Frantziako erregeak erlijio-gerrak eteteko asmoz zabaldu zuen agindu-multzoa. Ediktu horretan, gainerako herritarrek zituzten eskubide berberak ezagutzen zitzaizkien higanotei, haien erlijioaren arabera jokatzeko askatasuna eta politika-karguetarako hautatuak izateko edo epaile-lanetan aritzeko eskubidea. Ehun bat hiri uzten zitzaizkien, gainera, babeslekua izan zezaten. Ediktu hori indarrik gabe utzi zuen 1685ean Luis XIV.ak, eta higanotek erlijio katolikoa onetsi edo atzerrira (200.000) joan behar izan zuten.
[aldatu] Ikustekoak
[aldatu] Kirolak
[aldatu] Hiri senidetuak
Cardiff (Gales).
Sarrebruck (Alemania).
Tbilisi (Georgia).
Seattle (AEB).
Jacksonville (AEB).
[aldatu] Pertsonaia ezagunak
- Jules Verne (1828-1905), idazlea.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Frantsesez)Webgune ofiziala
- (Frantsesez)Tourism Nantes