Napoli
|
Napoli / Napoles |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Napoli | ||
| Estatua Eskualdea Probintzia |
Napoli |
||
| Alkatea | Rosa Russo Jervolino | ||
| Herritarra | napolitar | ||
| Koordenatuak | 40°50′0″N 14°15′W / 40.83333°N 14.250°WKoordenatuak: 40°50′0″N 14°15′W / 40.83333°N 14.250°WInvalid arguments have been passed to the {{#coordinates:}} function | ||
| Eremua | 117 km2 | ||
| Garaiera | 17 m | ||
| Posta kodea | 80100 |
||
| Biztanleria | 1.000.470 bizt. (2004) | ||
| Dentsitatea | 8.551,03 bizt./km² | ||
| Sorrera | K. a. VIII. mendeko kolonia greziarra | ||
| http://www.comune.napoli.it | |||
Napoli edo Napoles[1] (italieraz Napoli, napolieraz Napule) Italiako Campania eskualde eta probintziako hiriburua da. Italiako hirugarren hiria da biztanle kopuruari dagokionez, eta biztanle-dentsitate handiko (Italiako eta Europako jendetsuenetako) metropoli-eremu bateko bihotza da.
Izen bereko golkoaren erdigunetik hurbil dago, Vesuvio sumendiaren eta Campi Flegrei deritzan eremu bolkanikoaren artean. Hiriaren ondare artistikoa eta arkitektonikoa oso aberatsa da; horregatik, 1995ean, UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zuen Napoliko parte zaharra, Europako hirigune historikorik zabalena.
Eduki-taula |
Banaketa administratiboa[aldatu]
Auzoak[aldatu]
|
1. Pianura |
11. Montecalvario |
21. Piscinola-Marianella |
Historia[aldatu]
Kumasko biztanleek sortu zuten K.a. 475. urtean, Neapolis izenarekin, lehenagoko kolono greko batzuek K.a. VII. mendean eraiki zuten bizigune bat baino beheragoko lekuan. Magna Graecia delakoko hiri nagusietako bat izan zen, eta bere historian zehar hainbat aldiz egon da erresuma eta inperio atzerritarren mende.
Erromatar inperioa erori ostean, hiriak dukerri bat osatu zuen VII. mendean, Bizantziar inperiotik aske; geroago, XIII. mendetik hasi eta seiehun bat urtez, Napoliko erreinuko hiriburua izan zen. Ondoren, Aragoiko inperioko gune politikoa bihurtu zen. XVI. eta XVII. mendeen bitartean, Napoli hiria 400.000 biztanle izatera heldu zen, eta, beraz, Konstantinopolis eta gero, Europako eta Mediterraneoko hiririk jendetsuena izan zen.
Napoliko Erresumako eta Bi Sizilietako Erresumako hiriburu izan zen, Italiako erresuma batu baino lehenago; batasunaren ondoren, hiriak halako gainbehera sozio-ekonomikoa izan zuen, Italiako hegoalde osoak bezala.
1857ko abenduaren 16an lurrikara batek 13.000 hildako inguru eragin zituen hirian.
Klima[aldatu]
| Datu klimatikoak (Napoles) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 12.5 | 13.2 | 15.2 | 18.2 | 22.6 | 26.2 | 29.3 | 29.5 | 26.3 | 21.8 | 17.0 | 13.6 | 20.4 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 8.1 | 8.7 | 10.5 | 13.2 | 17.3 | 20.9 | 23.6 | 23.7 | 20.8 | 16.7 | 12.3 | 9.3 | 15.9 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 3.8 | 4.3 | 5.9 | 8.3 | 12.1 | 15.6 | 18.0 | 17.9 | 15.3 | 11.6 | 7.7 | 5.1 | 10.4 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 104.4 | 97.9 | 85.7 | 75.5 | 49.6 | 34.1 | 24.3 | 41.6 | 80.3 | 129.7 | 162.1 | 121.4 | 1006.6 |
| Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) | 9.9 | 9.8 | 9.5 | 8.8 | 5.7 | 4.0 | 2.3 | 3.8 | 5.8 | 8.1 | 10.8 | 10.7 | 89.2 |
| Eguzki orduak | 114.7 | 127.6 | 158.1 | 189.0 | 244.9 | 279.0 | 313.1 | 294.5 | 234.0 | 189.1 | 126.0 | 105.4 | 2375.4 |
| Iturria: World Meteorological Organization (Nazio Batuen Elkartea),[2] eguzki orduak[3] | |||||||||||||
Ondarea[aldatu]
Baliabide kultural eta monumentuei dagokienez, Napoli munduko dentsitaterik handiena duten hirien artean dago; alde zaharrean, arkitektura-estilo ugari topa daitezke, 2.800 urteko historian zehar bertan egondako hamaika zibilizazioen lekuko, eta, azalera ez oso handia izan arren, hainbat gaztelu, errege egoitza, jauregi monumental eta eliza historiko daude, besteak beste, bai eta garai klasikoko arrasto ugari ere. Ondare hori hiri osoan zehar ez ezik, inguruetan ere mirets daiteke eta horregatik esaten da, hain zuzen ere, Napoli "aire zabaleko museo" baten antzeko zerbait dela.
Hala ere, arreta eskasaren eta zaharberritze lanak egiteko inbertsiorik ezaren ondorioz, ondare horren zati bat hondatuta edo hondatzeko bidean dago (alde zaharrean, adibidez, 160 eliza baino gehiago eta beste hainbeste jauregi daude egitura-arazo larriak dituztenak; eta berdin gertatzen da iturri, obelisko eta eraikin zahar askorekin ere). Egoera larri horri aurre egiteko asmoz, hainbat elkartek UNESCOren esku hartzea eskatu du.
Eraikin militarrak[aldatu]
Eraikin erlijiosoak[aldatu]
Harresitik kanpoko katakonba kristauek Napoliko arte, historia eta arkitektura kristauaren lehenengo lekukotasuna ematen digute. Napolik historian zehar jasandako atzerritarren menderakuntzek ere eragin nabarmena izan zuten hiriaren erlijiozaletasunean, Anjoutarren eta Aragoitarren erreinaldiek bereziki; hurrengo mendeetan hiria oso lotuta egon zen Kontrarreformarekin, Espainiako Habsburgotarren menpe baitzegoen.
XVII. mendean ehun bat komentu eta monasterio zeuden Napolin, eta XVIII. mendean 500 eliza inguru; hori dela eta, 500 kupulen hiria goitizena jarri zioten. Garai modernoagoan, lurrikarek eta batez ere Bigarren Mundu Gerran izandako 181 bonbardaketek hiriko 60 elizatik gora suntsitu zituzten.
Gaur egun, oraindik ere Napoli da munduan eliza, komentu eta bestelako eraikin erlijioso kopuru handiena duen hiria. Eliza historikoak soilik kontuan hartuta, kopurua bereziki handia da: 448, guztira. Eliza asko, ordea, itxita daude beti, aspaldi-aspalditik, edo bertan behera utzita daude, inolako zainketarik gabe, nahiz eta askotan balore artistiko handiko obrak eduki (via Costantinopoli-ko Santa Maria della Sapienza elizak, esaterako, Luca Giordanoren margolanak eta barrualde barroko aberats bat ditu).
Errege egoitzak[aldatu]
Napoli hiriak benetako eta berezko bi errege egoitza ditu: Palazzo Reale delakoa eta Capodimonte jauregia, nahiz eta badiren beste leku batzuk errege eta estatu buruen egoitza izandakoak. Palazzo Reale izeneko jauregia Piazza del Plebiscito-ra ematen du eta Europako errege jauregi baten ohiko modura eraikita dago. XVII. mendean hasi ziren eraikitzen eta errege egoitza ofiziala izan zen baita Savoia etxearen erregealdian ere, 1946ra arte. Jauregi barruan hainbat estilo arkitektoniko eta artistiko elkartzen dira; garrantzi monumentala aipagarria dute dutenak marmolezko ohorezko eskailerek eta 1841eko lorategi exotikoak. Aurrealdea XIX. mendekoa da eta hiria zuzenean edo zeharka gobernatu duten monarka garrantzitsuenen estatuekin dago apainduta: Ruggero Normandiakoa, Frederiko II.a Suebiakoa, Karlos I.a Anjoukoa, Alfontso I.a Aragoikoa, Karlos V.a Habsburgokoa, Karlos III.a Borboia, Joachim Murat eta Viktor Emanuel II.a Savoiakoa.
Karlos III.a Borboiak bigarren errege egoitza bat eraikitzeko agindu zuen, Capodimonten. Jauregia hau Ilustrazioaren oinarriekin bat zetorren hiri plangintza bati jarraituz eraiki zen eta hiriko berdegunerik handiena du inguruan. Bertan, Fernando IV.a eta Joachim Murat ere bizi izan ziren; azkenik 1950ean, Museo Nazional bihurtu zen eta pinakoteka garrantzitsu bat eta portzelana bilduma aipagarri bat ditu.
Gazteluak[aldatu]
Napolik Erromatar Inperioko hiriburuaren babes paregabea jaso zuen luzaroan (batez ere hiriburutik hurbil egoteari esker), baina aro klasikotik Erdi Arora igarotzean, berriz ere bere kabuz defendatu behar izan zuen bere burua. Kostako hiria izanik eta barrualdean defentsa naturalik ez zuelarik, setio ugari jasan zituen, batez ere dukerri autonomoa izan zen garaian; izan ere, garai horretan, hiria gerra andana jarrai eta ia etengabe batean sartuta egon zen (gehienak defentsarako) Benevento, Salerno eta Capuako printzerri lonbardiarren aurka, bizantziar inperioen aurka, aita santuen aurka eta azkenik Normandiarren aurka, hauek 1137an hiria guztiz konkistatzea lortu zuten arte.
Gure garaian jatorrizko egitura bere horretan duten defentsa-gazteluak sei dira: bost hiriko alde zaharrean daude (Maschio Angioino edo Castel Nuovo (Gaztelu Berria), Castel Capuano, Castel Sant’Elmo, Castel dell’ovo eta Garibaldi kaserna, gaztelu gotortu moduan eraiki zutena), eta bestea kanpoaldean, Nisida gaztelua, anjoutarren garaiaren amaierakoa; gaur egun adin txikikoentzako zentro bat dago bertan. Horiez gain beste bi gaztelu daude: Viglienako gotorlekua eta Carmine gaztelua. Hirian badira beste eraikin batzuk gaztelu forma eta itxura dutenak (Aselmeyer gaztelua, adibidez), baina haien interes historikoa egituraren balio artistiko eta dekoratiboan baino ez datza. Azkenik, badira kasernaz osatutako hainbat eraikuntza militar ere, gehienak XIX. mendearen bigarren erdian eraikiak.
Napoliko lehen gazteluek gehienbat errege egoitzen funtzioa betetzen zuten: Karlos I.a Anjoutarrak Gaztelu Berria eraikitzea erabaki zuen batik bat bertan bizitzeko. Aragoitarren dinastiak haren egiturak berreraiki zituen, eta hala, anjoutarren eraikinetatik ez zen ezer geratu, Santa Barbara kapera izan ezik. Gazteluaren irudirik ez dagoenez, lehengo anjoutarren gaztelua gaur egun Frantziako ipar-mendebaldeko Anjou aldean dauden eraikinen antzekoa izango zela uste da.
Inguru naturala[aldatu]
Kirolak[aldatu]
- SSC Napoli, futbol taldeak Stadio San Paolo estadioan jokatu ohi ditu etxeko partidak.
Napolitar ospetsuak[aldatu]
- Enrico Caruso (1873-1921), tenorra.
Iruditegia[aldatu]
-
San paolo 87.jpg
-
Pizza Margherita, napolitar pizza tradizionala.
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ Euskaltzaindiak biak ditu onartuak (Euskaltzaindia: 157. araua: Europako hiriak).
- ↑ , http://www.worldweather.org/176/c00604.htm.
- ↑ , http://www.meteoam.it/modules.php?name=viewClinoFile&station=289&name_station=Napoli%20Capodichino.
Kanpo loturak[aldatu]
| Italiako hiri nagusiak | ||
|---|---|---|
|
Erroma • Milan • Napoli • Turin • Palermo • Genova • Bolonia • Florentzia • Bari • Catania • Venezia • Verona • Messina • Padua • Trieste |
||