Napoliko golkoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Napoliko golkoaren kokapena
Ischia uhartea, Napoliko Golkoa eta Vesuvio sumendia. Irudiaren hegoaldean, Capri uhartea eta Sorrentino irtenunea (NASAren satelite batetik ikusia).
Napoliko Golkoaren eta Pozzuoliren ikuspegia

Napolesko edo Napoliko golkoa[1] (italieraz Golfo di Napoli) Italiako hego-mendebaldeko kostaldean dagoen golkoa da, Tirreno itsasoan. Golkoaren iparraldean Napoli, Campania probintziako hiriburua, eta Pozzuoli daude. Aipatzekoak dira Ponpeia antzinako herri erromatarra eta Vesuvio sumendia, golkoaren ekialdean. Hegoaldean, golkoa, Sorrentoko penintsulak ixten du, bertako hiri nagusia Sorrento bera delarik. Penintsula honek, Napoliko golkoa Salernoko golkotik banatzen du.

Capri, Ischia eta Procida uharteak, Napoliko golkoan daude. Ingurua, Italiako turismogune garrantzitsu bat da, gertu aurkitzen diren Ponpeia eta Herkulanoko hondakin erromatarrengatik, 79an, Tito erromatar enperadorearen erregealdian suntsituak izan zirenak, Vesuvioren erupzio piroklastiko batean.

Lau dira golkora iristeko itsasbideak:

  • Canale di Procida (Procidako kanala) Procida uhartea eta Procida mendiaren artean
  • Canale d'Ischia (Ischiako kanala), Ischia uhartea eta Vivara artean
  • Bocca Grande (Aho Handia), sarrera nagusia, Ischia eta Capri artean
  • Bocca Piccola (Aho Txikia), Capri eta Sorrentoko penintsularen artean

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-6 .

Koordenatuak: 40°44′07″N 14°16′31″E / 40.73528°N 14.27528°E / 40.73528; 14.27528

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Napoliko golkoa