Naqada II

Wikipedia, Entziklopedia askea

Naqada II, Egiptoko aro aurredinastikoko kultura bat izan zen, Gerzearra bezala ere ezaguna (El Fayumeko eskualdean dagoen Al-Gerzeh herriaren izenetik datorren izena), eta K.a. 3500 eta K.a. 3200 bitartean garatzen da.

Zeramikazko pitxerra: Naqada II. Louvreko Museoa
Dioritazko pitxerra: Naqada II, ~30 zentimetro. Field Museum.
Zeramikazko pitxerra: Naqada II. British Museum.

Faseak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Werner Kaiserri jarraituz, Naqada IIa, Naqada IIb, Naqada IIc eta Naqada IId estadioetan banatzen da. Naqada I edo Amratiarretik dator, eta gune berean daude, nagusiki Goi Egipton.

IIa eta IIb estadioetan, biztanleria hazten da, teknika berriak agertzen dira, espezializazioa sortzen da eta elementuen egitura sozial eta kalitatea hobetzen da, harri, boli zein zeramikazkoak izan. Lurperaketa, oraindik, Naqada Iekoaren antzekoa da.

IIc eta IId estadioetan, kultura hedatu egiten da, batez ere Behe Egiptorantz, non Maadi kultura desagerrarazten duen. Buto, Sedment, Harageh, Abusir el-Maleq eta Minshat Abu Omarreko finkapenek, kultura honetako elementuak izateari uzten diote, eta, edo desagertu egiten dira edo Naqada IIko elementuengatik ordezkatuak dira. Egungo teoriek, Maadi kultura, bere eboluzio propioaren barnean, Naqadakoaren antzeko mailara iritsi izango zela iradokitzen dute, eragin zuzen bat zehaztu gabe, kontaktuak, frogatuak dauden arren.

Hiri Estatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai honetan, benetako Hiri-Estatuak ezarri ziren, tokiren batzuk, entitate politiko txiki bezala euren independentzia mantendu zuten arren. Indusketetatik, adituek, Nubt edo Naqada, Hierakonpolisek boterean gainditu zuela ebazten dute. Seth (Naqadako jainkoa) eta Horus (Hierakonpolisekoa)ren arteko borrokaren mito dinastikoak, gertaera hau adieraz lezake. Prozesua, dirudienez, orokorra izan zen, eta komunitaterik aberats eta boteretsuenak, borondatez edo konkista bidez, txikienei gailendu zitzaizkien. Arrazoirik balizkoenak, batzuetan hauen nahasketa bat, aktibitate militarra, populazio migrazioak ekialdeko basamortutik, Asiarekin merkataritza elkartrukea egiteko ibilbide berriak, baliabideak banatzea, familia agintarien arteko ezkontzak eta beste batzuk izango lirateke. Ez da baztertzen estatu txikiren batzuk, izatez, existitzen jarraitzea, baina estatu nagusiago baten mende, eta beranduagoko nomoen jatorria izatea.

Gizartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizartea, espresio artistiko eta ideia konplexuagoekin garatu zen. Hieroglifoen aurrekari izango diren zeinuak agertzen dira. Hierakonpolisen aurkitzen de 100 hilobia'k, buruzagi batean, oso aberatsa aurrekoagoekin alderatuta, estratifikazio soziala erakusten du. Garai honetakoa da, hau ere Hierakonpolisen, ideia erlijiosoen ezarpena frogatzen duen lehen tenplua.

Aktibitate ekonomikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomiak, nekazaritza eta abeltzaintzaren mende egoten jarraitzen du, merkataritzaren gehikuntzarekin. Animaliren batzuk etxekotu ziren, ardiak, ahuntzak, zerriak eta zakurrak kasu. Garai honetan, jada ureztatzen zen baliabide naturalen bidez, Niloren abuztu eta iraileko goraldiekin.

Naqada IIren hedapena, Sinaira eta Palestina hegoaldera (Ain Besor, Tell Erani, Azor) ere iritsi zen. Kanpoko eraginak Uruk, Jamdat Nasr, Tell Judeidayh, Biblos eta Megiddotik datoz. Lapis lazulia, Mesopotamiatik iritsitakoa, sarri agertzen da Naqada IIan. Garai honetan ezartzen dira lehen merkataritza harremanak Nubiako herriekin.

Artisautza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeramikak estiloz aldatzen du, apaindura figuratibo eta eskematiko berriekin, garai honen definitzaile direnak, Antzinako Egiptoren historia osoan berriz praktikatuko ez den apaindura.

Harriaren langintza hobetu egiten da, urre eta zilarrezko bitxiak agertzen dira; emakume irudiak, kuttunak, inportaziozko produktu gehiago (Kanaan, Mesopotamia) eta Maadiko kulturaren antzeko ezaugarriak desagertzen dira (IIc estadioan).

Lurperaketa: British Museumeko erreplika

Lurperaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hil praktiken eboluzio bategatik bereizten da, lurperaketa gutxiagorekin, bariazio gutxirekin euren hilobien mota eta forman, tamaina eta diseinuzko lurperaketa aberatsen gehikuntza, praktikoki, pertsona bakarrarentzako esklusiboak, baina Naqada Iean baino lurperaketa anitz ugariagoak daude, gorputzera eta hau laguntzen duten elementuetara egokitutako zerraldoa agertzen da, labanen batzuk daude hildakoekin. Hilerriak, lurrean egoten jarraitzen dute, eta, aberatsenak, gainontzekoengandik bananduak.

Aztarnategiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behe Egipton, indusketa nagusia Algara da, El Fayumetik ekialderako eskualdean, IIc eta IId estadioei dagokiona, eta Flinders Petrieren esplorazioetan Naqada IIri hasierako izena eman ziona. 288 hilobi ditu, horietatik 249, kalterik gabe daudelarik. Garrantzitsua da, baita ere, Tell el-Farain edo Buto, Naqada IIIrarte mantenduko diren Naqada IIren aurreko bere ezaugarriak mantentzen dituena.

Harageh izeneko tokia, El Lahunetik hegoekialdera, Lehen Mundu Gerraren aurretik industu zen, eta IIc eta IId estadioetako nahiko hilobi aurkitu ziren. Turan ere, ibaiaren ekialdeko ertzeko ezarpen txiki bat izan zena, Kairotik bederatzi kilometro hegoaldera dagoena eta Maaditik bira, hilerri bat aurkitu zen, Naqada II kulturako zantzuekin, baina, zeramika, oraindik Maadi kulturako motakoa da. Deltan, Kafr Hasan Dawood izeneko tokian, berriki industu dena, IIc eta IId estadioetako hilobiak aurkitu dira, horietatik berrogei, pertsonaia garrantzitsuenak izan daitezkeenak.

Behe Egipto guztian nabaritzen da, nahiko argi, Maadi kulturaren aldaketa Naqada kulturagatik.

Naqada II kulturaren tokirik nagusienak Goi Egipton:

Naqada II kulturaren tokirik nagusienak Behe Egipton:

  • Merimde
  • El Omari
  • Maadi
  • Per Uadyet (Buto) Tell el-Farain
  • Sau (Sais)
  • Minshat Abu Omar
  • Kafr Hassan Dawood
  • Tell el-Farkha
  • Gerzeh
  • Abusir el-Maleq
  • Harageh
  • Tura


Aurrekoa
Naqada I
Antzinako Egiptoko aroak
K.a. 3500-K.a. 3200
Ondorengoa
Naqada III


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]