Nara Aroa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Japoniako historia
Satsuma-samurai-during-boshin-war-period.jpg


Nara Aroa (japonieraz 奈良時代 Nara-jidai), Japoniako historiaren barnean, 710. urtetik 784 arte hartzen duen garaia da, eta Asuka Aroaren ondoren heldu zen. Genmei Enperatrizak, herrialdeko hiriburua Heijo-kyoko jauregian ezarri zuenean hasi zen, egungo Nara hirian. Garai horretan zehar, bost urtetan ezik, 740tik 745 arte, non hiriburua berriz beste toki batetara pasa zen, japoniar zibilizazioaren hiriburu bezala mantendu zen, Kanmu Enperadoreak, Nagaoka-kyon, egungo Nagaokan, 784an beste hiriburu bat ezarri zuen arte, honela, Heian Aroa hasiz.

Garai honetan zehar, gizartearen gehiengoa, nekazaritzaren mende zegoen, eta hiribilduak existitzen ziren. Biztanleetako asko, sintoismo erlijio praktikatzaileak ziren. Hala ere, Nara hiriburua, Tang dinastiako Txinaren hiriburua zen hirian oinarritutako hiri bihurtu zen, idazkera sistema bezala hizki txinatarren erabilera hartuz, eta egungo kanji japoniarrak bihurtuko zirenak, baita budismoaren finkapena ere Japoniako erlijio bezala.

Garapen kulturalak eta budismoaren errotzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Todaiji tenplua, Narako Buda Handiaren aretoa (752)

Japoniako literatura lanik nabarmenetako batzuk, Nara Aroan idatziak izan ziren, Kojiki eta Nihon Shoki, lehen bilketa historiko nazionalak, lehena 712an eta bigarrena 720an bildua, Man'yōshū (Hamar Mila Orrien bilduma), olerki antologia bat eta Kaifūsō (Olerki Bilduma Xarmantak), enperadore eta printze japoniarrek txineraz idatzitako antologia bat dena barne. Garaiko beste garapen kultural bat, budismoaren errotzea izan zen. Budismoa, Baekjetik sartu zen VI. mendean, baina harrera aldakorra izan zuen Nara arorarte, benetan Shomu enperadoreak hartu zuenean. Shomu eta Fujiwara familiako bere ezkontidea, budista sutsuak izan ziren, eta aktiboki bultzatu zuten budismoaren hedatzea, "Estatuaren Zaindari" eta japoniar instituzioak sendotzeko modu bat bihurtuz.

Shomuren erregealdian, Tōdai-jia (literalki, Ekialdeko Ate Handia) eraiki zen, eta, bere barnean, Dainichi Buda (Eguzki Buda Handia) jarri zen, brontzezko urre koloreko estatua bat, hamasei metroko altuerakoa. Buda hau, Eguzkiaren jainkosaren identifikatu zen, eta, beraz, pixkana-pixkana, budismoa eta sintoismoaren arteko sinkretismo bat gertatu zen. Shomuk, bere burua, budismoko "Hiru Altxorren Zerbitzari" bezala aldarrikatu zuen: Buda, budismoko legea edo irakaskuntzak, eta elkarte budista.

Gobernu zentralak, probintzietan ere eraiki zituen kokubunji izeneko tenpluak. Todai-jia, Yamato probintziako (egungo Nara prefektura)ko kokubunjia izan zen.

Budismoa estatu erlijio bihurtzeko saiakera hauek bapatean geratu ziren arren, Narako budismoak, familia inperialaren estatusa igo zuen. Gorteko eragin budista, Shomuren alabaren bi erregealdietan handitu zen, Kōken Enperatriza bezala (749-758) bere gortera apaiz budista ugari ekarri zituena. Kokenek bere kargua utzi zuen 758an, bere lehengusu Fujiwara no Nakamaroren aholkua jarraituz. Erretiratutako Enperatriza, bere Dōkyō izeneko budista sinesmeneko petrikilo budistari mesede egiteko itzuli zenean, Nakamaro armatan altxa zen 764an, baina laster garaitu zuten. Koken, berriz bihurtu zen Enperatriz, oraingoan Shotoku izenarekin (764-770). Enperatrizak, milioi bat otoitz, Hyakumanto Dharaniak, inprimatzea agindu zuen, horietatik, oraindik ale asko kontserbatzen direlarik. Pergamino txikiak 770ekoak dira, eta, gizadiaren historiako inprimaketa lan goiztiarrenen artean daude. Shotokuk, otoitzak, klero budista baretzeko inprimatu zituen. Berak, beharbada, Dokyo enperadore bihurtzea ere nahi izango zuen, baina ezer egiterik izan baino lehen hil zen. Bere ekintzek, Narako gizartea hunkitu zuten, eta tronurako oinordekotzatik emakumeen baztertzea eragin zuen, baita autoritate politikozko posizioak zituzten apaiz budistak kaleratzea ere.

Shomu eta Shotoku enperadoreen erregealdietan beste herrialde batzuetatik ekarritako arte lan eta altxorrak eta japoniar arte lan asko, Todai-ji tenpluko Shōsō-inean artxibatu ziren. Shōsō-in altxorrak deitu izan dira eta Tempyō kultura bezala ere ezagutzen den kultura kosmopolitaren irudi dira. Inportaturiko altxorrek, Zetaren bidearen zenbait tokitako eragina erakusten dute, horien artean Txina, Korea, India eta islamiar inperioa. Shoso-inak, Shoso-in dokumentuak (正倉院文書) deituriko 10.000 dokumentu baino gehiago ere baditu. Hauek, Sutren atzealdean edo gastaturiko dokumentu ofizialen berrerabiltzearen ondorioz mantendu ziren inportaturiko elementuen estalkietan idatzitako erregistroak dira. Shoso-in dokumentuek izugarri laguntzen dute Nara aroko sistema politiko eta sozial japoniarren ikerketan. Modu berean, idazketa sistem japoniarren garapena ere erakusten dute, katakanarena kasu.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nara Aroa Aldatu lotura Wikidatan