Urriellu

Koordenatuak: 43°12′00″N 4°49′00″W / 43.2°N 4.8167°W / 43.2; -4.8167
Wikipedia, Entziklopedia askea
Naranjo de Bulnes» orritik birbideratua)
Urriellu /
Naranjo de Bulnes
Datu orokorrak
Garaiera2.518 m
Prominentzia500 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°12′00″N 4°49′00″W / 43.2°N 4.8167°W / 43.2; -4.8167
MendikateaEuropako mendiak
Estatu burujabe Espainia
AutonomiaAsturiasko Printzerria
ProbintziaAsturiasko probintzia
Asturiasko kontzejuCabrales
Babestutako-eremuaEuropako Mendietako Parke Nazionala
Mendizaletasuna
Lehen igoera1904ko abuztuaren 5ean Pedro Pidal eta Gregorio Pérez "El Cainejo" gidariak eginikoa.
Ohiko bideaHegoaldeko aurpegia:
Los Martinezeko igoera zuzena.
Geologia
Material nagusiakareharri

Urriellu edo Naranjo de Bulnes[1] (asturierazko izena: Picu Urriellu) Europako Mendietako erdialdeko mendigunean kokaturiko mendia da. Cabraleseko udalerrian eta Europako Mendiak parke naturalean dago; 2.518 metroko altuera du, eta mendilerroko mendirik altuena ez izan arren, Espainiako mendirik ezagutuenetarikoa eta Espainiako alpinismoaren ikur nagusienetakoa da, batez ere bere mendebalde paretaren 500 metro baino gehiagoko goibehearengatik.

Igoera Historikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrielluren lehen igoera, 1904ko abuztuaren 5ean Pedro Pidal Bernaldo de Quiros (Villaviciosa de Asturiaseko markesa) eta bere mendi-gidaria zen Pedro Pidal "El Cainejo" artzainaren eskutik etorri zen. Igoera hau, kalamuzko soka batekin eta apretekin mendi honen ipar-paretatik burutu zuten (Gaur egun Pidal eskalada bidea bezala ezagutzen da igo ziren bidea).

Bigarren igoera Gustav Shultze Alemaniarraren eskutik etorri zen, ipar paretatik baita ere 1906ko urriaren 1ean (Gaur egun Shultze bidea bezala ezagutzen da eskalada bidetik). Igoera hau, zenbait ezaugarri nabargarriak izan zituen, Urriellura bakarrean burututako lehen igoera izan zen, eta penintsulan eskalada iltzeak erabili ziren lehen aldia izan zen, hego paretatik rappel-ean jeisteko erabili zituenak.

1916ko abuztuaren 31n izan zen, Víctor Martínez Campillok hego paretatik igo zen lehen aldiz, gaur egun Victor eskalada bidea bezala ezagutzen dena.

1956ko martxoaren 8an, Angel Landa eta Pedro Udaondo mendizale euskaldunek ekialdeko paretatik lehen igoera pairatu zuten, gaur egun Cepeda eskalada bidea ezagutzen dena.

1962ko abuztuaren 21ean, Alberto Rabada eta Ernesto Navarrok mendebaldeko pareta igo zuten, Espainiako erronka alpinistikorik handienetarikoa gaindituz.

Nola heldu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendi honetara ailegatzeko, zenbait bide aurki ditzakegu:

  • Sotresetik, bai teleferikoa Bulnesera hartuz eta gero oinez (3 ordu), edo bide osoa oinez eginez (5 ordu).
  • Pandebanoko mehargunetik oinez, bi orduko bidea eginez.
  • Cabaña Veronicatik egun bat oinez.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-6).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]