Narayani Gunea
Wikipedia(e)tik
Koordenatuak: 27°25′N 85°0′E / 27.417°N 85°E
Narayani Gunea (nepaleraz नारायणी अञ्चल), Nepalgo Erdialdeko eskualdeko gunea da, Indiarekin muga egiten duena. Hiriburua Hetauda da baina hiri garrantzitsuena Bharatpur.
Etimologia [aldatu]
Izena Narayani (Gandaki) ibaiak ematen dio eta Terai ordokian dago. 8.313 km²-ko azalera du eta 2.466.138 biztanle.
Historia [aldatu]
XIX mende hasierararte basoz estalita zegoen eta gerra Anglo-Gurkhoaren (1814-1816) ondoren hasi zen populatzen.
Natura [aldatu]
Nepalgo Parke Nazionalik zaharrena du, Chitwan Parke Nazionala. 1973an sortu zuten eta 1984ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Bengalako tigrea bizi da bertan.