Narcís Oller

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Narcís Oller i Moragas

Narcís Oller i Moragas katalan idazlea izan zen (Valls, 1846 - Bartzelona, 1930). Kataluniako eleberrigile nagusietakoa da. Hasieran gazteleraz idatzi zuen, baina 1877ko Lore Jokoen ondoren katalanez idazten hasi zen. [Eszeptizismo]]a erakutsi zuen bere lanetan, eta mugimendu naturalistaren alde agertu zen, baina bete-betean hartan sartu gabe, bere sentimentalismoa zela eta. Lan erromantikoak idatzi zituen, sentimentalak eta moralzaleak. Obra aipagarriak: Croquis del natural (1879), La papallona (1882), L´escanyapobres (1884), Vilaniu (1885), La febre d´or (1890-1892, 3 ale), Pilar Prim (1906), La bufetada (1884), La bogeria (1894), Memòries literàries (1962, hil ondoren argitaratua).


Erreferentziak [aldatu]