Narmerren Paleta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Narmerren Paleta (Erreprodukzioa)

Narmerren Paleta arbelezko plaka bat da, 64 zentimetroko garaiera eta 45eko zabalera duena. 1898an aurkitu zuten Quibell eta Greenek, Horusen tenpluan, Hierakonpolisen (Nekhen). Kairoko Egiptoar Museoan dago, eta, Gardinerren arabera, Egiptoren elkartzea irudikatzen du.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskisto berdean eginiko paleta bat da, funtzio primitibo bezala, gorputzean ematen ziren krema, olio, pigmentu, etab...en eustoki gisa funtzionatzea zuena, tenpluko ofrendetan edo hil hatuetan aurkitzea ohikoa zen arren.

Bi alboek, goiko zatian, bi behi buru grabatuak dituzte, Bat jainkosaren ikurra, eta horien artean, serekha dago, kartutxoen aurrekaria, Narmerren izenarekin.

Aurrealdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Atzerritarretako bat jotzen du, ile kizkur eta bizardun irudi batekin irudikatuak. Irudi hau beti erabiltzen zen libiar edo asiarrak identifikatzeko, baina litekeena da Narmerrek, atzerritartzat, Deltako jendea hartzea, elkartzea, indarrez egin zen konkista bat izan baitzen, eta, beraz, paletak, mendebaldeko deltako biztanleen aurka zein Sinaiko beduinoen aurka lortu zuen garaipena irudikatuko luke.
  • Horus jainkoa, erregearen jainkotasunaren ikurra, papiro batzuen gainean dago, Behe Egiptoko ikurra, Deltaren konkistan barneratzen duena. Sei papiroek, konkistan zehar sei mila hildako egon zirela adierazten dute.
  • Behean, hildako ile kizkurreko etsai gehiago dago.

Atzealdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Goikaldeko zatian, faraoia agertzen da koroa gorriarekin, Behe Egiptorekiko nagusitasunaren ikurra, koroa hau, hegoalderagoko hiria den Naqadan ere erabilia izan zen. Bere segizioarekin dago burua moztutako etsaien bi hilaren aurrean.
  • Behealdean, bi animalia bitxi irudikatuak daude, lepoak elkarlotuta dituztenak. Gardinerrek, Bi lurren elkartzea errege bakar baten pean irudikatzen duela uste du (Lepoen artean dagoen zatia, beheratua, kohla, begiak babesteko hauts kosmetiko bat, txikitzeko oinarri gisa erabiltzen zena da)
  • Beheko muturrean, berriz agertzen da erregea, bere etsaiak zanpatzen dituen zezen batekin irudikatua.

Interpretazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gardinerrek, Deltaren kontrolagatik gertatzen den gudu bat irudikatzen duela uste du, beharbada, libiarren eskuetan dagoen Delta, beharbada, belaunaldi askotako gerra baten amaiera izan zena.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Narmerren Paleta Aldatu lotura Wikidatan