Narratiba

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Narratiba literaturaz edo ikus-entzunezko komunikazioa erabiliz gertaerak kontatzen dituen genero artistikoa da. Narratiba lan bati narrazio deritzo. Gertaerak errealak (kronika, esaterako) zein fikziozkoak (eleberria, esaterako) izan daitezke eta lanaren argumentua osatzen dute, gehienetan pertsonaia batzuk tartean. Narratzailea gertaerak kontatu egiten dituena da eta hirugarren pertsonatik (maiz narratzaile orojakile baten ikuspuntutik, gertaera guztien berri zehatza duena: Bere etxera sartu zen. Bertan bizi zen neska ez zen konturatu eta lo jarraitu zuen.), lehenengo pertsonatik (narratzailea bera protagonista edo pertsonaia denean: Bere etxera sartu nintzen.) nahiz gutxitan gertatzen den bigarren pertsonatik (bigarren pertsona bati zuzenean kontatzen zaionean: Lo zinen bitartean, ez zinen konturatu zure etxera sartu zela).

Narrazioan estilo zuzena eta zeharkakoa ere bereizten dira: estilo zuzenean narratzaileak pertsonaien esanak hitzez hitz aipatzen ditu: "Alde hemendik!" - ihardetsi zion.. Zeharkako estiloan, berriz, pertsonaien esanak kontatu egiten dira (Alde egiteko esan zion). Beste estilo mota bat monologoa da.

Narratiban zenbait azpigenero bereizten dira: literaturan, eleberria kontakizun luzeak dira eta ipuinak laburrak; kronikak eta gutunak ere narrazioaren azpigenerotzat har daitezke.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.