Narses Armeniakoa
Narses Armeniakoa (?-302), Armeniako erregea izan zen 272tik 294 arte eta Sasanidar Inperiokoa 293tik 302 arte. Ez da Narses bizantziar jeneralarekin nahastu behar.
Testuinguru historikoa [aldatu]
Narses (Narseh bezala ere idatzia), Sapor I.aren semea zen. Persiar tronura, jada Armeniako errege zelarik iritsi zen, bere iloba-biloba Bahram III.aren aurka matxinatuz, 293an, eta laster bihurtu zen errege bakar.
Erregealdia [aldatu]
Erromatarrei eraso zien, baina Galerio zesarra (ondoren, 305etik 311 arte enperadorea izan zena) garaitu ondoren, Kalinikotik gertu, Eufratesen, 296an, hurrengo urtean erabat garaitua izan zen, Armenian bere harenarekin zegoen bitartean, eta Mesopotamia mendebaldea eta Tigris ibaiaren mendebaldeko ibarreko bost probintzia erromatarrei ematera konprometitzen zen bake hitzarmen bat sinatzera behartua izan zen, erromatarrei, Armeniaganako subirautza ere onartzen zitzaielarik.
Bake honek, 297an sinatu zena, berrogei urte iraun zuen, 337 arte. Narses 302an hil zen, Sasanidar Inperioan, bere oinordekoa, bere seme Hormizd II.a izan zelarik.
| Aurrekoa Bahram III.a |
Sasanidar erregea 293-302 |
Ondorengoa Hormizd II.a |