Naruhiko Higashikuni

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Naruhiko Higashikuni.

Naruhiko Higashikuni (東久邇宮稔彦王?) printzea (Kyoto, Japonia, 1887 - Tokio, Japonia, 1990) militarra eta politikaria izan zen. Japoniako Lehen Ministro izan zen 1945eko abuztuaren 17tik urriaren 9ra. Japoniako familia inperialeko kideen artetik, ministro kabinetearen buru izan den bakarra da. Hirohito enperadorearen osaba zen.

Tokioko Eskola Militarrean ikasi ondoren, Frantziako Aireko Armadaren Akademian zenbait ikastaro egin zituen. 1937an Japoniako Armadako koronel egin zuten, eta 1939an jeneral mailara igo zen. Bigarren Mundu Gerran Pearl Harbourko estatubatuarren baseen aurkako erasoa erabaki zuen Defentsa Kontseiluko kidea zen. 1945ean, japoniarrak errenditu zirenean, Hirohito enperadoreak behin-behineko lehen ministro izendatu zuen, Washingtonen onespenaz. Ondoren, kargu horretan bertan berretsi zuten, estatubatuarren ikuskapenaren pean Japoniako Armada desegiteko, baina orduan kargua uztea erabaki zuen. 1947an errege-familiako kide izateari uko egin, eta monasterio budista batean sartu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Naruhiko Higashikuni Aldatu lotura Wikidatan