Narva (ibaia)

Koordenatuak: 58°59′14″N 27°43′49″E / 58.9873°N 27.7303°E / 58.9873; 27.7303
Wikipedia, Entziklopedia askea
Narva ibaia» orritik birbideratua)
Narva (ibaia)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera74 km
Geografia
Map
Koordenatuak58°59′14″N 27°43′49″E / 58.9873°N 27.7303°E / 58.9873; 27.7303
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Leningrad oblasta
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera56.200 km²
Arro hidrografikoaNarva basin (en) Itzuli
Ur-emaria399 m³/s
LakuakNarvako urtegia
IturburuaPeipus
Bokalea
()
Narva Bay (en) Itzuli

Narva (estonieraz: Narva jõgi, errusieraz: Нарва) Errusiaren eta Estoniaren arteko iparraldeko muga egiten duen ibaia da. 77 km luze da, eta 56.225 km2-ko arroa dauka. Peipus aintziraren hustubidea da, eta Finlandiako golkoan du ahoa, Estoniako Narva-Jõesuu hiritik gertu.[1]

Hidrometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narva ibaiaren emaria 1902-1985 bitartean neurtua izan da Narvako presan (itsasoratu baino 20 km inguru lehenago).[2] Gune horretan, drainatutako eremuak 56.000 km² ditu, arro osoaren % 99,6. Bertan urteko batezbesteko emaria 384 m³/s da; emari handiena apirilean du (614 m³/s) eta txikiena urtarrilean (267 m³/s).

Narva ibaiaren batezbesteko emariak (m³/s), Narvako presan neurtuak
Datuak: 1902 eta 1985 artean

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. The River Narva Keskkonnaamet.ee
  2. Narva ibaia Narvako presan Webworld.unesco.org

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]