Natal (Iparraldeko Rio Grande)

Koordenatuak: 5°47′42″S 35°12′32″W / 5.795°S 35.2089°W / -5.795; -35.2089
Wikipedia, Entziklopedia askea
Natal (Rio Grande do Norte)» orritik birbideratua)
Artikulu hau Brasilgo hiri bati buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Natal».


Natal
Brasilgo udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Brasil
Brasilgo unitate federatibo Rio Grande do Norte
Izen ofizialaNatal
Posta kodea59000-000
Geografia
Koordenatuak5°47′42″S 35°12′32″W / 5.795°S 35.2089°W / -5.795; -35.2089
Map
Azalera167.264 km²
Altuera30 m
MugakideakSão Gonçalo do Amarante (Rio Grande do Norte), Extremoz, Parnamirim (Rio Grande do Norte) eta Macaíba
Demografia
Biztanleria751.300 (2022)
−145.408 (2021)
Dentsitatea4.491,7 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1599
Telefono aurrizkia84
Ordu eremuaUTC−03:00 eta UTC−02:00
Hiri senidetuakBetleem, Córdoba, Porto Alegre, Rio de Janeiro eta Salvador da Bahia
natal.rn.gov.br

Natal (naˈtaw ahoskatua, euskaraz Gabon eguna) Brasil ipar-ekialeko hiria da, Iparraldeko Rio Grande estatuko hiriburua. 2009an hiriak 950.820 biztanle zituen (1.363.547 inguruko metropolia kontuan harturik). Brasilgo hiriburutik (Brasilia) 2.227 km-ra dago.

1599an eraiki zuten, Potengi ibaiaren ertzean. Monumentu historiko ugari ditu; parkeak, museoak eta turismo-eremu asko.

Adibidez, Alberto Maranhão Antzokia, Newton Navarro zubia, Câmara Cascudo Museoa, Ponta Negra hondartza eta abar.

Hiriko ospakizun handienak Carnatal, Ekaineko jaiak eta Gabonetakoak dira.

Historiari dagokionez, oso garrantzitsua izan zen munduko bigarren gerran, 1942. urtean, Tocha operazioan. Estatu Batuetako hegazkinak han bertan erregaiz hornitu zituzten aliatuek. Horregatik, munduko lau eremu estrategikoenetakoen artean sailkatuta egon zen denbora luzez.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

    Datu klimatikoak (Natal)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 37 38 38 38 32 36 36 37 37 32 35 36 38
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 31 31 31 30 30 28 28 28 29 30 30 30 30
Batez besteko tenperatura (ºC) 27 27 27 27 26 26 25 25 26 26 27 27 26
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 24 23 23 22 21 21 19 20 21 22 23 24 22
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 20 20 17 16 17 15 15 14 17 17 18 19 14
Eguzki orduak 273.5 233.2 230.6 204.7 210.8 195.5 217.1 245.7 261.7 297.2 290.7 295.9 2956.6
Iturria (1): Weatherbase[1]
Iturria (2): Meteorologia e Clima[2]

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gabon gauean eraiki zuten, abenduaren 25ean, 1599an eta hiriaren izenak latinezko jatorria du; natale[3] ("jaiotze lekuan").[4] Idazleen arabera, lotura zuzena dauka hiriko sorkuntzaren datarekin. Badaude hiriaren sorkuntzari buruzko bi teoria: Lehenengoak leku oso primitiboa aipatzen du, Jerônimo de Albuquerquez mugatua, abenduaren 25ean, 1599an. Bestearen arabera Manuel Mascarenhas izena zuen kapitain bat leku hartara iritsi zen gotorleku bat eta hiri bat eraikitzeko asmoz, Portugalgo orduko egoera indartzeko eta etsaien balizko oldarkortasuna saihesteko.[5]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erregeen gotorlekua - Gillis Peeters

Lehenengo jentilak eta Europako kolonizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1000. urtera arte, Natalen inguruan tapuia tribukoak bizi ziren. Garai hartan, herrialde hori Amazoniako beste tribu batek, tupiek, inbaditua izan zen. Horiek tapuia tribukoak kontinente barrurantz bultzatu zituzten. Gero, XVI mendean, herrialde hori potiguara tribuko biztanleez beteta gelditu zen.[6]


Rio Grande estatuko historia 1535ean hasi zen; Aires da Cunharen menpeko flota iritsi zenean, João de Barros nagusiaren eta Portugalgo erregearen (João III.a) zerbitzuan. Bertako Potiguara tribukoen erresistentziak eta han pau-brasil zurarekin trafikatzen zuten frantses piratek, portugaldarrek lur hura kolonizatzeko zuten asmoa oztopatzen zuten. Horrela, Hego Amerikako izkinan dagoen lurraldearen historia hasi zen.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]