Natalia Sergeievna Gontxarova
Wikipedia(e)tik
Natalia Sergeievna Gontxarova Errusiar margolaria izan zen (Tula, 1881 - Paris, 1962).
Biografia [aldatu]
Moskun ikasi eta Europan zehar bidaiatu ondoren, Errusiara itzuli eta Larianovekin abangoardian parte hartu zuen. 1909. eta 1913. urteen artean oso kolore biziak erabili zituen bere lanetan, (Katuak; Lanpara elektrikoak), eta arte abstraktuaren aitzindaritzat hartu izan da. Larianovekin Parisa itzuli eta kubismoaren ezaugarriak azaldu zituen garai hartako bere lanetan. S. Diaghileven balletetarako apainketa eta jantzi ugari ere egin zituen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.