Nathalie Tauziat

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nathalie Tauziat
Tauziat-Martinez.jpg
Herrialdea Euskal HerriaEuskal Herria
Bizilekua Angelu, Lapurdi
Jaiotza-data 1967ko urriaren 17a (46 urte)
Jaioterria Bangui, Afrika Erdiko Errepublika
Luzera 1,65 m
Profesional-data 1984
Erretiro-data 2003
Eskua Eskuina
Irabaziak 6.650.093 $
Bakarkakoa
Ibilbidea 606–365
Tituluak 8
Sailkapen altuena 3.a (2000-5-8)
Grand Slametako emaitzak
Australiako Irekia 4R (1993)
Frantziako Irekia QF (1991)
Wimbledon F (1998)
AEBetako Irekia QF (2000)
Binakakoa
Ibilbidea 525–326
Tituluak 25
Sailkapen altuena 3.a (2001-10-8)
Grand Slametako emaitzak
Australiako Irekia 3R (1993)
Frantziako Irekia SF (1990, 1994, 1997, 1999, 2000)
Wimbledon SF (2001)
AEBetako Irekia F (2001)
Eguneratua: 2012-11-29.

Nathalie Tauziat (okzitaniera arautuan Tausiat),[1] 1967ko urriaren 17an Bangin (Afrika Erdiko Errepublika) jaioa, tenislari lapurtar profesionala izan da. Angelun (Lapurdi) bizi da, bertan Herriko Etxeko kontseilari izatera heldu delarik.[2] Ranking hoberena duen historiako euskal emakumezko tenislaria da eta betiereko euskal tenislaririk onenetakoa.

Kirol-biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere karrera profesionala 1984ko WTA sasoiarekin hasi zen eta banakako frantses estatuko txapelduna bihurtu zen 1985ean.

Denbora luzez estatuko lehena izan zen eta erregulartasun handia zuela frogatu zuen: WTAn 1990etik 2001era ia etengabe munduko lehen hogeiren artean kokatuta egon zen.

1997an Davis Koparen parekoa den emakumezkoen Fed Cup edo Federazio Kopa Herbehereen kontra irabazi zuen Frantziako taldeko kidea izan zen; aipatu txapelketan Tauziatek zenbait markaren jabe da: sasoi kopurua (16), kanporaketak (40) eta partidak (52). Binakakoetan ere frantses estatuko onena da (20 partida irabaziak, 9 galduak).

Adinez nagusitzen hasi zenean lortu zituen arrakastarik handienak; Top Ten-en (munduko lehen hamar postuak) 30 urte bete eta gero sartu zen estrainekoz eta Grand Chelemeko bere final bakarra 1998ko uztailaren 11n jokatu zuen Wimbledongo txapelketan, non Jana Novotnák irabazi zion. 1925ean Suzanne Lenglenek lortu ostean estatuko lehen emakumea izan da final horretara pasatzen. 1998 urtea amaitu zenean miloi dolarreko irabaziak gainditu zituen eta horretan ere frantses estatuko lehen andrea izan zen. 1999an baino ez zuen lortu WTAko bi txapelketa irabaztea (Kremlin Cup Moskun eta Leipzigekoa Alemanian).

2000ko otsailean bere titulurik inportanteena lortu zuen Pariseko Open Gaz de France delakoan, finalean Serena Williamsi irmoki irabaziz. Zenbait aste beranduago, 30 urteak beteak zituela, munduko 3. postua lortu zuen eta horrela adin honekin sailkapen hori lortzen zuen andrazko jokalaririk zaharrena izatea erdietsi zuen.

2001ean Kimberly Porekin AEBetako Irekia edo US Open delako finalera pasatu zen.

Nathalie Tauziatek WTAko zirkuituan 33 titulu lortu ditu, horietako 25 binakakoetan. 2004an Jacques Chirac presidenteak estatuaren esker ona adierazteko balio duen Ohorezko Legioa izenekoaren zaldun bihurtu zuen, nazioarteko tenisari eginiko ekarpenengatik.

Olinpiar Jokoei dagokienez, hirutan hartu du parte: 1988, 1992 eta 1996an.

Hamahiru urte zituenetik 2003an erretiratu arte entrenatzaile berdinarekin egon izan da, Régis de Camaretekin hain zuzen. Sakea eta bolea ziren bere kolpe kuttunak.

Arlo pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000an Les dessous du tennis féminin ("Andrazko tenisaren alde izkutua") liburua argitaratu zuen.[3] Bertan jokalari profesional baten bizitzaren egunerokoa kontatzen du eta emakumezko tenisean pairatzen den diruzalekeria ere salatzen du, baita glamourrak kirol-emaitza soilen aurrean neurriz kanpo jartzen ari dela adierazi ere.

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrikan jaio bazen ere, Sant Tropetzen (Okzitania) bizi ostean Lapurdira bizi izatera etorri zen.

WTAn bere banakako lehen titulua Baionan lortu zuen 1990ean. 1991ean binakakoa ere irabazi zuen, Patricia Tarabini argentinarraren laguntzaz, Lapurdiko hiriburuko txapelketan.

Euskal Herritik hurbil, Cap Bertonen (Landak, Okzitania), tenis akademia bat sortu zuen 1994an.

Ramuntxo Palaurenarekin ezkonduta dago 2005eko uztailaren 16tik eta hiru alabaren ama da. Didier Deschamps futbolari-ohi eta entrenatzailearen lehengusina da. Angeluko Herriko Etxeko kontseilaria izan zen 2008 arteko auzapeza izan zen Robert Villenaveren zerrendan.

Final nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grand Slamekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banaka 1 (0 titulu, 1 finalista)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Postua Urtea Txapelketa Azala Finaleko aurkaria Finaleko emaitza
Finalista 1998 Wimbledongo txapelketa Belarra Txekiar Errepublika Jana Novotná 6–4, 7–6(2)

Binaka: 1 (0 titulu, 1 finalista)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Postua Urtea Txapelketa Azala Bikotekidea Aurkariak finalean Emaitza finalean
Finalista 2001 AEBetako Irekia Gogorra Ameriketako Estatu Batuak Kimberly Po Ameriketako Estatu Batuak Lisa Raymond
Australia Rennae Stubbs
6–2, 5–7, 7–5

Urte Amaierako Txapelketako finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Binaka: 2 final (0 titulu, 2 finalista)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Postua Urtea Egoitza Azala Bikotekidea Aurkariak finalean Emaitzak finalean
Finalista 1997 New York Moketa (indoor) Frantzia Alexandra Fusai Ameriketako Estatu Batuak Lindsay Davenport
Txekiar Errepublika Jana Novotná
6–7(5), 6–3, 6–2
Finalista 1998 New York Moketa (indoor) Frantzia Alexandra Fusai Ameriketako Estatu Batuak Lindsay Davenport
Bielorrusia Natasha Zvereva
6–7(6), 7–5, 6–3

Tituluak (33)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banaka (8)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Legend (Banaka)
WTA Txapelketa (0)
Grand Slam (0)
I maila (1)
II maila (3)
III maila (3)
IV maila (0)
V maila(1)
Tituluak azalaren arabera
Gogorra (2)
Lur harrotua (0)
Belarra (3)
Moketa (3)
Zkia. Data Txapelketa Azala Aurkaria finalean Emaitza finalean
1. 1990eko irailaren 24 WTA, Baiona Gogorra (indoor) Alemania Anke Huber 6–3, 7–6(8)
2. 1993ko azaroaren 1 Bell Challenge, Quebec Hiria Gogorra (indoor) Bulgaria Katerina Maleeva 6–4, 6–1
3. 1995eko ekainaren 19 AEGON International, Eastbourne Belarra Ameriketako Estatu Batuak Chanda Rubin 3–6, 6–0, 7–5
4. 1997ko ekainaren 9 DFS Classic, Birmingham Belarra Polonia Yayuk Basuki 2–6, 6–2, 6–2
5. 1999ko urriaren 18 Kremlin Cup, Mosku Moketa (indoor) Austria Barbara Schett 2–6, 6–4, 6–1
6. 1999ko azaroaren 1 WTA Leipzig Moketa (indoor) Txekiar Errepublika Květa Peschke 6–1, 6–3
7. 2000ko otsailaren 7 Open Gaz de France, Paris Moketa (indoor) Ameriketako Estatu Batuak Serena Williams 7–5, 6–2
8. 2001eko ekainaren 11 Birmingham Belarra Herbehereak Miriam Oremans 6–3, 7–5

Binaka (25)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Legend (Banaka)
WTA Txapelketa (0)
Grand Slam (0)
I maila (4)
II maila (9)
III maila (6)
IV maila (5)
V maila (1)
Tituluak azalaren arabera
Gogorra (6)
Lur harrotua (5)
Belarra (1)
Moketa (13)
Zkia. Data Txapelketa Azala Bikotekidea Aurkariak finalean Emaitza finalean
1. 1987ko irailaren 28 Clarins Open, Paris Lur harrotua Frantzia Isabelle Demongeot Italia Sandra Cecchini
Jugoslavia Sabrina Goleš
1–6, 6–3, 6–3
2. 1988ko maiatzaren 9 Alemaniako Open, Berlin Lur harrotua Frantzia Isabelle Demongeot Alemania Claudia Kohde-Kilsch
Txekiar Errepublika Helena Suková
6–2, 4–6, 6–4
3. 1988ko urriaren 17 Zuricheko Opena Moketa (indoor) Frantzia Isabelle Demongeot Alemania Claudia Kohde-Kilsch
Txekiar Errepublika Helena Suková
6–3, 6–3
4. 1989ko maiatzaren 1 Betty Barclay Cup, Hamburgo Lur harrotua Frantzia Isabelle Demongeot Txekiar Errepublika Jana Novotná
Txekiar Errepublika Helena Suková
erretiratzea
5. 1990eko urriaren 22 Brighton International Moketa Txekiar Errepublika Helena Suková Erresuma Batua Jo Durie
Flag of the Soviet Union (1955-1980).svg Natasha Zvereva
6–1, 6–4
6. 1991eko irailaren 23 WTA Baiona Moketa (indoor) Argentina Patricia Tarabini Australia Rachel McQuillan
Frantzia Catherine Tanvier
6–3, erretiratua
7. 1993ko urtarrilaren 11 Melbourneko Txapelketa Gogorra Australia Nicole Bradtke Ameriketako Estatu Batuak Cammy MacGregor
Ameriketako Estatu Batuak Shaun Stafford
1–6, 6–3, 6–3
8. 1994ko abuztua LA Women's, Manhattan Beach Gogorra Frantzia Julie Halard Txekiar Errepublika Jana Novotná
Ameriketako Estatu Batuak Lisa Raymond
6–1, 0–6, 6–1
9. 1994ko urriaren 31 Bell Challenge, Quebec Hiria Moketa (indoor) Hegoafrika Elna Reinach Ameriketako Estatu Batuak Chanda Rubin
Ameriketako Estatu Batuak Linda Wild
6–4, 6–3
10. 1995eko otsailaren 22 Generali Ladies, Linz Moketa (indoor) Ameriketako Estatu Batuak Meredith McGrath Kroazia Iva Majoli
Austria Petra Schwarz
6–1, 6–2
11. 1996ko irailaren 30 WTA Leipzig Moketa (indoor) Herbehereak Kristie Boogert Belgika Sabine Appelmans
Herbehereak Miriam Oremans
6–4, 6–4
12. 1996ko urriaren 21 BGL Luxenburgoko Open Moketa (indoor) Herbehereak Kristie Boogert Belgika Dominique Monami
Alemania Barbara Rittner
2–6, 6–4, 6–2
13. 1997ko otsailaren 3 Linz Moketa (indoor) Frantzia Alexandra Fusai Txekiar Errepublika Eva Melicharová
Txekiar Errepublika Helena Vildová
4–6, 6–3, 6–1
14. 1997ko azaroaren 3 Ameritech Cup, Chicago Moketa (indoor) Frantzia Alexandra Fusai Ameriketako Estatu Batuak Lindsay Davenport
Ameriketako Estatu Batuak Monica Seles
6–3, 6–2
15. 1998ko otsailaren 23 Linz Moketa (indoor) Frantzia Alexandra Fusai Errusia Anna Kurnikova
Letonia Larisa Neiland
6–3, 3–6, 6–4
16. 1998ko maiatzaren 18 Estrasburgoko Nazioartekoak Lur harrotua Frantzia Alexandra Fusai Polonia Yayuk Basuki
Herbehereak Caroline Vis
6–4, 6–3
17. 1998ko abuztuaren 22 Pilot Pen Tennis, New Haven Gogorra Frantzia Alexandra Fusai Txekiar Errepublika Jana Novotná
Hegoafrika Mariaan de Swardt
6–1, 6–0
18. 1999ko otsailaren 8 ECM Open, Prostějov Moketa (indoor) Frantzia Alexandra Fusai Txekiar Errepublika Květa Peschke
Txekiar Errepublika Helena Vildová
3–6, 6–2, 6–1
19. 1999ko maiatzaren 10 Berlin Lur harrotua Frantzia Alexandra Fusai Txekiar Errepublika Jana Novotná
Argentina Patricia Tarabini
6–3, 7–5
20. 2000ko ekainaren 19 International Women's Open, Eastbourne Belarra Japonia Ai Sugiyama Ameriketako Estatu Batuak Lisa Raymond
Australia Rennae Stubbs
2–6, 6–3, 7–6(3)
21. 2000ko abuztuaren 14 Kanadako Mastersa, Montreal Gogorra Suitza Martina Hingis Frantzia Julie Halard-Decugis
Japonia Ai Sugiyama
6–3, 3–6, 6–4
22. 2000ko irailaren 25 Luxenburgo Moketa (indoor) Frantzia Alexandra Fusai Bulgaria Lubomira Bacheva
Euskal Herria Cristina Torrens
6–3, 7–6(0)
23. 2001eko martxoaren 19 Miamiko Mastersa, Key Biscayne Gogorra Estelada roja.svg Arantxa Sánchez Vicario Ameriketako Estatu Batuak Lisa Raymond
Australia Rennae Stubbs
6–0, 6–4
24. 2001eko abuztuaren 6 Manhattan Beach Gogorra Ameriketako Estatu Batuak Kimberly Po Ameriketako Estatu Batuak Nicole Arendt
Herbehereak Caroline Vis
6–3, 7–5
25. 2001eko irailaren 24 Leipzig Moketa (indoor) Errusia Elena Likhovtseva Txekiar Errepublika Květa Peschke
Alemania Barbara Rittner
6–4, 6–2

Finalista (47)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banaka (14)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zkia. Data Txapelketa Azala Aurkaria finalean Emaitza finalean
1. 1988ko uztailaren 11 Nizako Open Lur harrotua Italia Sandra Cecchini 7–5, 6–4
2. 1988ko abuztuaren 22 WTA New Jersey, Mahwah Gogorra Alemania Steffi Graf 6–0, 6–1
3. 1990eko otsailaren 5 VS of Kansas, Wichita Gogorra (indoor) Hegoafrika Dinky Van Rensburg 2–6, 7–5, 6–2
4. 1991eko urriaren 7 Zurich Open Moketa (indoor) Alemania Steffi Graf 6–4, 6–4
5. 1992ko martxoaren 23 Pilot Pen Tennis, San Antonio Gogorra Ameriketako Estatu Batuak Martina Navrátilová 6–2, 6–1
6. 1992ko irailaren 28 WTA Baiona Gogorra (indoor) Suitza Manuela Maleeva 6–7(4), 6–2, 6–3
7. 1996ko ekainaren 10 DFS Classic, Birmingham Belarra Ameriketako Estatu Batuak Meredith McGrath 2–6, 6–4, 6–4
8. 1997ko urriaren 13 Zürich Moketa (indoor) Ameriketako Estatu Batuak Lindsay Davenport 7–6(3), 7–5
9. 1997ko azaroaren 3 Ameritech Cup, Chicago Moketa (indoor) Ameriketako Estatu Batuak Lindsay Davenport 6–0, 7–5
10. 1998ko ekainaren 22 Wimbledongo txapelketa Belarra Txekiar Errepublika Jana Novotná 6–4, 7–6(2)
11. 1998ko azaroaren 2 WTA Leipzig Moketa (indoor) Alemania Steffi Graf 6–3, 6–4
12. 1999ko ekainaren 7 Birmingham Belarra Frantzia Julie Halard-Decugis 6–2, 3–6, 6–4
13. 1999ko ekainaren 14 International Women's, Eastbourne Belarra Bielorrusia Natasha Zvereva 0–6, 7–5, 6–3
14. 2001eko otsailaren 19 Dubai Tennis Championships Gogorra Suitza Martina Hingis 6–4, 6–4

Binaka (33)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zkia. Data Txapelketa Azala Bikotekidea Aurkariak finalean Emaitza finalean
1. 1988ko uztailaren 11 Nizako Open Lur harrotua Frantzia Isabelle Demongeot Frantzia Catherine Suire
Frantzia Catherine Tanvier
6–4, 4–6, 6–2
2. 21988ko urriaren 24 Brighton International Moketa Frantzia Isabelle Demongeot Ameriketako Estatu Batuak Lori McNeil
Ameriketako Estatu Batuak Betsy Nagelsen
7–6(5), 2–6, 7–6(3)
3. 1989ko urriaren 16 Zurich Open Moketa (indoor) Austria Judith Wiesner Txekiar Errepublika Jana Novotná
Txekiar Errepublika Helena Suková
6–3, 3–6, 6–4
4. 1990eko otsailaren 12 Ameritech Cup, Chicago Tapiza (indoor) Estelada roja.svg Arantxa Sánchez Vicario Ameriketako Estatu Batuak Martina Navrátilová
Ameriketako Estatu Batuak Anne Smith
6–7(9), 6–4, 6–3
5. 1991eko apirilaren 22 Bartzelona Kia Lur harrotua Austria Judith Wiesner Ameriketako Estatu Batuak Martina Navrátilová
Estelada roja.svg Arantxa Sánchez Vicario
6–1, 6–3
6. 1991eko uztailaren 29 San Diego Open Gogorra Ameriketako Estatu Batuak Gigi Fernández Kanada Jill Hetherington
Ameriketako Estatu Batuak Kathy Rinaldi Stunkel
6–4, 3–6, 6–2
7. 1992ko apirilaren 20 Bartzelona Lur harrotua Austria Judith Wiesner Espainia Conchita Martínez
Estelada roja.svg Arantxa Sánchez Vicario
6–4, 6–1
8. 1993ko azaroaren 1 Bell Challenge, Quebec Hiria Moketa (indoor) Bulgaria Katerina Maleeva Ameriketako Estatu Batuak Katrina Adams
Herbehereak Manon Bollegraf
6–4, 6–4
9. 1994ko apirilaren 18 Bartzelona Lur harrotua Frantzia Julie Halard-Decugis Letonia Larisa Neiland
Estelada roja.svg Arantxa Sánchez Vicario
6–2, 6–4
10. 1996ko otsailaren 12 Open Gaz de France, Paris Moketa (indoor) Frantzia Julie Halard-Decugis Herbehereak Kristie Boogert
Txekiar Errepublika Jana Novotná
6–4, 6–3
11. 1996ko martxoaren 4 BNP Paribas Open, Indian Wells Gogorra Frantzia Julie Halard-Decugis Ameriketako Estatu Batuak Chanda Rubin
Herbehereak Brenda Schultz
6–1, 6–4
12. 1996ko ekainaren 10 DFS Classic, Birmingham Belarra Ameriketako Estatu Batuak Lori McNeil Australia Elizabeth Smylie
Ameriketako Estatu Batuak Linda Wild
6–3, 3–6, 6–1
13. 1996ko azaroaren 4 Bank of the West Classic, Oakland Moketa (indoor) Errumania Irina Spîrlea Ameriketako Estatu Batuak Lindsay Davenport
Ameriketako Estatu Batuak Mary Joe Fernández
6–1, 6–3
14. 1997ko martxoaren 3 Indian Wellseko Mastersa Gogorra Ameriketako Estatu Batuak Lisa Raymond Ameriketako Estatu Batuak Lindsay Davenport
Bielorrusia Natasha Zvereva
7–5, 6–2
15. 1997ko ekainaren 9 Birmingham Belarra Ameriketako Estatu Batuak Linda Wild Ameriketako Estatu Batuak Katrina Adams
Letonia Larisa Neiland
6–2, 6–3
16. 1997ko abuztuaren 18 Pilot Pen Tennis, Atlanta Gogorra Frantzia Alexandra Fusai Ameriketako Estatu Batuak Nicole Arendt
Herbehereak Manon Bollegraf
6–7(5), 6–3, 6–2
17. 1997ko urriaren 20 Quebec Hiria Gogorra (indoor) Frantzia Alexandra Fusai Ameriketako Estatu Batuak Lisa Raymond
Australia Rennae Stubbs
6–4, 5–7, 7–5
18. 1997ko azaroaren 17 WTA Tour Championships, New York Moketa (indoor) Frantzia Alexandra Fusai Ameriketako Estatu Batuak Lindsay Davenport
Txekiar Errepublika Jana Novotná
6–7(5), 6–3, 6–2
19. 1998ko martxoaren 2 Indian Wellseko Mastersa Gogorra Frantzia Alexandra Fusai Ameriketako Estatu Batuak Lindsay Davenport
Bielorrusia Natasha Zvereva
6–4, 2–6, 6–4
20. 1998ko maiatzaren 11 Alemania Open, Berlin Lur harrotua Frantzia Alexandra Fusai Ameriketako Estatu Batuak Lindsay Davenport
Bielorrusia Natasha Zvereva
6–3, 6–0
21. 1998ko abuztuaren 3 San Diego Gogorra Frantzia Alexandra Fusai Ameriketako Estatu Batuak Lindsay Davenport
Bielorrusia Natasha Zvereva
6–2, 6–1
22. 1998ko azaroaren 16 Chase Championships, New York Moketa (indoor) Frantzia Alexandra Fusai Ameriketako Estatu Batuak Lindsay Davenport
Bielorrusia Natasha Zvereva
6–7(6), 7–5, 6–3
23. 1999ko otsailaren 15 Faber Grand Prix, Hannover Moketa (indoor) Frantzia Alexandra Fusai Ameriketako Estatu Batuak Serena Williams
Ameriketako Estatu Batuak Venus Williams
5–7, 6–2, 6–2
24. 1999ko maiatzaren 3 Erromako Mastersa Lur harrotua Frantzia Alexandra Fusai Suitza Martina Hingis
Errusia Anna Kournikova
6–2, 6–2
25. 1999ko maiatzaren 17 Estrasburgoko Nazioartekoak Lur harrotua Frantzia Alexandra Fusai Errusia Elena Likhovtseva
Japonia Ai Sugiyama
2–6, 7–6(6), 6–1
26. 1999ko urriaren 11 Zürich Gogorra (indoor) Bielorrusia Natasha Zvereva Ameriketako Estatu Batuak Lindsay Davenport
Australia Rennae Stubbs
6–2, 6–2
27. 2000ko urtarrilaren 31 Toray Pan Pacific Open, Tokio Moketa (indoor) Frantzia Alexandra Fusai Suitza Martina Hingis
Frantzia Mary Pierce
6–4, 6–1
28. 2000ko urriaren 16 Generali Ladies Linz Moketa (indoor) Japonia Ai Sugiyama Frantzia Amélie Mauresmo
Ameriketako Estatu Batuak Chanda Rubin
6–4, 6–4
29. 2001eko otsailaren 5 Paris Moketa (indoor) Ameriketako Estatu Batuak Kimberly Po Kroazia Iva Majoli
Frantzia Virginie Razzano
6–3, 7–5
30. 2001eko otsailaren 12 Nizako Mazioartekoak Moketa (indoor) Ameriketako Estatu Batuak Kimberly Po Frantzia Émilie Loit
Frantzia Anne-Gaëlle Sidot
1–6, 6–2, 6–0
31. 2001eko ekainaren 11 Birmingham Belarra Ameriketako Estatu Batuak Kimberly Po Zimbabwe Cara Black
Errusia Elena Likhovtseva
6–1, 6–2
32. 2001eko abuztuaren 27 AEBetako Irekia, New York Gogorra Ameriketako Estatu Batuak Kimberly Po Ameriketako Estatu Batuak Lisa Raymond
Australia Rennae Stubbs
6–2, 5–7, 7–5
33. 2002ko ekainaren 10 DFS Classic, Birmingham Belarra Ameriketako Estatu Batuak Kimberly Po Japonia Shinobu Asagoe
Belgika Els Callens
6–4, 6–3

Grand Slam-eko banakako esku-hartzeen kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa 1984 1985 1986 1987 1988 1989 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 Oro har SR Oro har irabazi-galdu
Australiako Open EZ EZ EO EZ EZ EZ EZ EZ EZ 4R 1R EZ EZ EZ EZ EZ 2R EZ 0 / 3 4-3
Frantziako Open 1R 3R 2R 4R 4R 1R 4R QF 4R 3R 2R 3R 2R 3R 1R 2R 3R 1R 0 / 18 30-18
Wimbledongo txapelketa EZ EZ 2R 2R 2R 1R 4R 4R QF 4R 3R 3R 3R QF F QF 1R QF 0 / 16 40-16
AEBetako Irekia EZ EZ 1R 2R 2R 3R 4R 1R 2R 4R 2R 3R 2R 1R 4R 3R QF 4R 0 / 16 27-16
SR 0 / 1 0 / 1 0 / 3 0 / 3 0 / 3 0 / 3 0 / 3 0 / 3 0 / 3 0 / 4 0 / 4 0 / 3 0 / 3 0 / 3 0 / 3 0 / 3 0 / 4 0 / 1 0 / 53 101-53

EO = txapelketa ez ospatua. EZ = ez zuen parte hartu. SR = Grand Slam-ean irabazitako txapelketen eta parte hartu zuen txapelketa-kopuruaren arteko ratioa. R = zenbatgarren round edo kanporaketatara heldu. QF = final laurdenak F = finala

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Miquèu Groscaudek Dictionnaire étymologique des noms de famille gascons-en (Radio País, 1992, Paue) tausin haritz mota bat dela dio, Quercus Pyrenaica.
  2. Le Parisien Tauziaten hautagaitzaz.
  3. Sakelako liburua (ISBN 2-290-31219-3)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]