Suge gorbatadun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Natrix natrix» orritik birbideratua)
Suge gorbatadun
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaSquamata
FamiliaColubridae
GeneroaNatrix
Espeziea Natrix natrix
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa

Suge gorbataduna (Natrix natrix) hegoaldeko Europa eta iparraldeko Afrikako ibai eta aintziratan bizi den Colubridae familiako sugea da[1]. Anfibioak baino ez ditu jaten. Euskal Herrian aurki daiteke.[2]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamaina ertaineko ofidioa da, 1,5 metrora irits daitekeena, nahiz eta normalean behatzen diren ale handiek metro bat hurbil neurtzen duten; isatsak luzera osoaren bostena du. Bizkarreko ezkatak karenatuak dira eta 19 ilaratan daude antolatuta gorputzaren erdialdean; ezkata bentralen kopurua 157 eta 159 artean izaten da. Subkaudalak bikoitiak dira eta haien kopurua 49 eta 74 bitartean izaten dira. Burua handia eta zabala du; begiaren atzean hiru plaka postokularrak ditu. Dortsal kolorea oliba, berde iluna eta orban txikiak ditu gorputzean zehar sakabanatuta; itxura uniformea du. Burua kolore berekoa da. Kumeek milimetro gutxiko zabalerako lepoko hori markatua dute, beltzez inguratua, are gehiago nabarmentzen duena. [3]

Heldu guztiek ez dute lepoko hau; hazi ahala lausotu egiten da eta azkenean itzal txiki bat baino ez da geratzen. Sabela horia dute eta xake koadroen itxura ematen dioten orban beltzak ditu.

Karaktere bereizgarriak: ezkata dortsalak karenatuak, gorputzaren erdian 19 ilaratan antolatuta; 1 tenporala. 1 preokularra eta 3 postokularrak. Lepoko argi bat buru atzean.

Biologia eta ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorbatadun sugea lurreko eta eguneko espeziea da, eta uretako ohiturak ere baditu. Iparraldean oso lurrekoa da eta noizean behin bakarrik joaten da uretara, hegoaldean, berriz, urarekin lotuago bizi da. Nolanahi ere, lurreko zein uretako inguruneak ustiatzen ditu. Oinarrizko elikadura anfibioak dira, igelak, apoak, batez ere, uhandreak eta zapaburuak; gutxiago baina arrainak ere harrapatzen ditu. Iheskorra da eta ez erasokorra; arriskurik izanez gero, ez du zalantzarik izaten hildako itxurak egiteko: ahoa erdi zabalik eta mihia aterata, buelta emanda, bizkarrean pausatzen dela. Ohituta dago, asaldatuta edo harrapatzen denean, uzkiko-guruinen usain txarra askatzen, suge viperakararen antzera. Kasu larrietan, aurkaria buruarekin jotzen du, kosk egin gabe, eta ozenki txistu egiten du; erabat kaltegabea da gizakientzat, aglifa da. Eremu heze samarrak ditu gustuko, baina eguzkitara begira daudenak, landareri ugarikoak eta harkaitz aterpeak dituztenak. Estaltzea udaberrian gertatzen da eta uda hasieran erruten da; eme handiek arrautza kopuru izugarria jartzen dute; normalean 6 eta 50 artean. Jakina, emankorrak dira. Arrautzen tamaina 15 x 30 mm ingurukoa da eta pergamino-itxurako estalkia dute; simaur piloetan jartzea gustatzen zaie. Kumeak irailean jaiotzen dira eta haien tamaina 20 cm ingurukoa da; zapaburuez elikatzen dira batez ere.

Banaketa, habitata eta estatusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorbatadun sugea banaketa zabaleko espezie ubikista da, salbuespenik gabe penintsula osoan dago.

Gure lurraldean ere ubikista da, leku guztietan presente egonik, kostaldetik Ebro ibairaino. Espezie honen behaketak itsas-mailatik 750 metroko altueraraino egin dira, bataz beste 367,5 metro. Altuerarekiko tolerantzia txikia eta altuera baxuko edo ertaineko eremuekiko lehentasuna nabaria da.

Ofidioak babestu beharra daukagu, ekosistemetan paper ekologiko garrantzitsua betetzen baitute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Steward JW. 1971. The Snakes of Europe. Cranbury, New Jersey: Associated University Press (Fairleigh Dickinson University Press). 238 pp. LCCCN 77-163307. ISBN 0-8386-1023-4.
  2. «Euskal Herrian dauden 11 espezietatik hamar atzeman dituzte Aranzadiren 'Sugebizi' proiektuko 'sugezainek'» Berria 2021-07-16 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  3. (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi. (1989). Euskal Autonomi Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A, 141 or. ISBN 84-7542-639-5..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Animalia Artikulu hau animaliei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.