Natron aintzira

Koordenatuak: 2°25′S 36°00′E / 2.42°S 36°E / -2.42; 36
Wikipedia, Entziklopedia askea
Natron aintzira
Lake Natron
Datu orokorrak
Garaiera600 m
Motasoda lake (en) Itzuli
Luzera65 km
Azalera600 km²
Sakonera2 m
Bolumena0,35 hm³
Geografia
Map
Koordenatuak2°25′S 36°00′E / 2.42°S 36°E / -2.42; 36
Hidrografia
Betebidea
HustubideaEz du
Arroaren azalera932 km²

Natron aintzira (ingelesez: Lake Natron) Afrikako gatz-aintzira endorreikoa da. Rift Haran Handian kokatuta, geografikoki Tanzanian dago, Kenya oso hurbil. Ondoan Ol Doinyo Lengai sumendia edo, hobeto esanda, estratosumendia dago. Aintziraren zabalera 600-800 km²koa da, baina eurien garaietan 1.040 km²taraino zabaldu daiteke. Sakonera ez da oso handia, hiru metro ingurukoa. Hegoaldeko Ewaso Ng'iro ibaiak haren urak aintzira eramaten ditu. Uretatik kloro, sodio eta magnesio ateratzen da.

Aintziraren urak gorri kolorekoak dira. Horren zergatia algen proliferazioa da. Geiserrak, bestetik, uraren azalean nabarmenak dira.

Tenperatura aldaketak handiak ditu eta garai lehorretan ura gutxitu eta gatzen proportzioa asko handitzen da.

Espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintziraren baldintzen arabera, Phoenicopterus minorra edo flamenko nanoa da han bizitzeko hobeto moldatzen den espeziea. Hegazti hauek ura filtratzen dute algak jateko. Natron ingurua ezinbestekoa da espezie hau babesteko.[1] Aintziraren inguruan landaredia ugariagoa da eta horri esker espezie asko ikus daiteke. Hegazti migratzaile akuatikoentzat beharrezko atseden hartzeko tokia da aintzira. Iktiofaunaren ikuspuntutik Oreochromis alcalicus arraintxoa dugu.[2]

Mehatxuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zentral hidroelektriko bat.
  • Inguruko basoen mozketa.
  • Karbonato Sodikoa ekoizteko lantegi handi baten proiektua.
  • Inguruko ibaietan egiten ari diren aldaketak eta erabilpenak.

Babespena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001ko uztailaren lauean Ramsar hitzarmena barruan onartua izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]