Natura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Australiako ur-jauzi batzuk.

Natura edo izadia, zentzu zabalenean, mundu fisiko, natural eta materiala da. Askotan ingurumenaren sinonimotzat ere erabiltzen da. Haren inguruko jakintzak natura zientziak dira, eta esparru honetako aztertzaile eta sustatzaileak naturalistak dira. Ekologistak naturaren defentsan jarduten dira.

Lurra

Lurra planetak gizakia eta natura (landareak, beste animaliak, mendiak eta abar) barne hartzen du, azken hamarkadetan bien arteko oreka kolokan dagoen arren.

Geologia gure planetaren barneko formak aztertzen dituen zientzia da.

Klima

Klima eguratsaren edo Lurraren atmosferaren ezaugarrien multzoa da.

Biosferako bizitza

Biologia da bizitzaren jatorria, izaki txikienak diren mikrobioetatik animalia handietara, aztertzen dituen zientzia.

Ingurumena

Ekologia da izaki bizidunak eta haien arteko harremanak (ekosistemak) aztertzen dituen jakintza arloa.

Unibertsoa

Unibertsoa existitzen den materia eta energia guztia eta hauek existitzen diren espazio eta denboraren batasuna da.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Natura Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Natura