Natura 2000

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Natura 2000 Sarea europar sare ekologiko bat da, Kontserbazio Batasunaren Garrantzizko Lekuek eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuek osatzen dutena. Gune koherenteen sare hau, Batasuneko estatu guztientzako Europako Batzordearen naturaren kontserbazio politikan oinarritzen da, 1992ko maiatzaren 21ean ezarritako 92/43/EEE zuzentaraua ezarriz, Habitat Natural eta Fauna eta landaredi basatien Kontserbazioari dagokiona, Habitaten Zuzentaraua bezala ezagunagoa dena. Bere xedea, kontserbazio egoera mesedegarri batean, habitat natural moten eta dagokien espezieen habitatak euren hedapen naturaleko eremuan, mantenua edo berrezarpena bermatzea da. Horretarako, Garapen iraunkorra sustatu nahi da, gunea hurrengo belaunaldiei bermatzeko asmoz.

Ibaien kontzerbazioa behar-beharrezkoa da.
Natura 2000 sarea martxa jartzearen hasierako proposamena.

Eduki-taula

Historia [aldatu]

Natura 2000 basa fauna eta floraren Habitat naturalak gordetzeko 92/43/EEE zuzentarauaren bidez sortutako sarea da. Honen bidez Dibertsitate Biologikoaren gaineko Komenioan ezarritako helburuak, 1992an Rioko Lurraren Gailurrean onartutakoak alegia, lortu nahi ziren. Sarearen antolaketa 2004ko ekainerako aurreikusita bazegoen, prozesu hori oraindik orain burutu gabe dago. Horren arabera Europa Batasuneko estatuek lurraldetako naturguneak aukeratu behar zituzten, horrela sare bat sortuz. Hasierako plangintzak data hauek ezarri zituen:

  • 1995ko ekainean: estatu bakoitzak bere zerrenda egina izan behar zuen.
  • 1998ko ekainean: sarearen bigarren fasea osatu behar zen, horren ondorioz Batasunaren Garrantzizko Lekuen azken aukeraketa egina egon behar zen. Hauek Babes Bereziko Eremuak bezala Natura 2000 sarean egokituko ziren.

Bi motatako zonaldeak [aldatu]

Europa mailan aurrera eramaten ari den politika honek bi motatako zonaldeak bereizten ditu:

Beraz, bi zonalde mota hauek bi zuzentarauen konbinaketaren ondorioak dira eta hauen bitartez martxan jarri behar da Sarea.

BGL bat Europa mailan onartua denean automatikoki BBE bat bihurtzen da eta babes araudi berezia ezartzen zaio. Helburua Europa mailan sortzen diren BBE guztiekin sare bat egitea da horrela interes handiko habitatak eta espeziak babesteko.

Itsasoko Natura 2000 sarea [aldatu]

Kostaldeak dituzten estatuek, aldi berean, itsasgunetan komunitate intereserako habitat eta espezien sare koherente bat proposatu behar dute. Sare hori izendatzeko hasierako urtea 2004 izan zen. Lan horretan laguntzeko Europar Batzordeak gida berezi bat argitaratu zuen non alderdi juridikoak zein politikoak azaltzen ziren, komunitateko arau desberditzak jasoz: uraren esparru zuzentaraua, Europako itsas-politika, zonalde eta nazioarteko hitzarmenak. Halaber, definizioak eta estatuz estatu garrantzi komunitarioko espezieak zein habitatak identifikatu egiten ziren; bilatzeko elementuak eta lekuak, ebaluatzeko sistemak; gestionatzeko neurriak eta hauek Europako arrantzaren gestioarekin duten lotura. Gestio horrek betebehar ekonomikoak, gizartekoak eta kulturalak kontutan hartu behar ditu eta, horrekin batera, sarea martxa jartzearen ondorioak. Helburu hori hobeto betetzeko Europako Batzordeak itsasoen ezagupen aldetik dauden hutsuneak eta ezjakiteak zuzentzeko eskatzen die partaideak diren estatuei. Une honetan Euskal Herrian ez dago horrelako izendapenik.

Natura 2000 Sarea Euskal Herrian [aldatu]

Nafarroan [1] [aldatu]

Babes Bereziko Eremuak [aldatu]

Batasunaren Garrantzizko Lekuak [aldatu]

Ipar Euskal Herrian [aldatu]

Babes Bereziko Eremuak [aldatu]

Batasunaren Garrantzizko Lekuak [aldatu]

Euskal Autonomi Erkidegoan [aldatu]

Kodesko mendilerroaren ingurua (Araba)

Babes Bereziko Eremuak [aldatu]

Batasunaren Garrantzizko Lekuak [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]

  1. Navarra.es: 2002ko martxoaren 4ko Gobernu bilkura

Kanpo loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Natura 2000