Natural Born Killers

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Natural Born Killers
Datuak
Jatorrizko izenburua Natural Born Killers
Izenburua euskaraz Jaiotzetik Berezko Hiltzaileak
Urtea 1994
Estreinaldia 1994ko abuztuaren 26a
Generoa road movie, drama, ekitza
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 119 minutu
Aurrekontua 34 milioi dolar
Banatzailea Warner Bros. Pictures
Lionsgate Films
Zuzendaria
Oliver Stone
Ekoizleak
Arnon Milchan
Jane Hamsher
Don Murphy
Thom Mount
Clayton Townsend
Gidoilariak
Oliver Stone
Dave Veloz
Richard Rutowski
Istorioa: Quentin Tarantino
Aktoreak
Woody Harrelson
Juliette Lewis
Robert Downey, Jr.
Tom Sizemore
and Tommy Lee Jones
Musikagileak
Brent Lewis
Argazkilariak
Robert Richardson
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Datu gehigarriak
filmaren IMDBko fitxa irakurgai

Natural Born Killers (euskaraz Jaiotzetik Berezko Hiltzaileak) 1994ko Oliver Stone estatubatuar zinema zuzendariaren road movie drama bat da.

Jatorrizko gidoia Quentin Tarantinok idatzi eta Stone, Richard Rutowski eta David Veloz gidoigileek berridatzi zuten. Nahiz eta solasaldi gehienak jatorrizko ideiak iradokitzen zuen gisa patsadatsuak izan, ondorengo berridazketek istorioaren ardatza Wayne Gale (Robert Downey Jr.) kazetaritik Mickey eta Mallory bikotera iraganarazi zuten. Tarantino ez zen berridazketa horiekin ados agertu, hortaz gidoiari uko egin eta bere izena gidoiaren kredituetatik kentzea eskatu zuen, horregatik kredituetan «..ren istorioa» besterik ez da agertzen.

Filma hau estreinatzean hautsak harrotu zituen, bere bortizkeri eta hilketa eszena ugariak zirela eta eztabaida handia sortu zuen, hainbat herrialdeetan zentsurak filma eszena batzuk ezabatuta zinemaratzea behartuarazi zuelarik. Filmaren zatirik handiena telebistaren kamera formatu edota ikuspuntutik filmatua dago, eszena asko garai hartako AEBtan modan zeuden telebista saioen satirak direlarik. Bestalde, filmak hainbat berezitasun tekniko ere baditu, ekozipenean kamara angelu, filtro, lente eta efektu berezi ugari erabili zirelarik.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Micky eta Mallory (Woody Harrelson eta Juliette Lewis), oso ohikoa ez den maitale bikotea osatzen dute, hiltzaileak izateko jaioak direla sentitzen baidute: biztanleri guztia izuturik duten bi kriminal gupidagabeak dira. Telesaio sentsazionalista batetako aurkezlea den Wayne Gale (Robert Downey Jr.) kazetariak bikoteak jendearengan sortzen duen jakinmin eta erakarpenaz etekina ateratzea erabaki du, hiltzaileak yelebistako heroi bilakatuz.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]