Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundea
IUCN-Headquarters.jpg
Glanden duen egoitza.
Eslogana Working for a just world that values and conserves nature
natura kontserbatzen eta balioa ematen dion bidezko mundu baten alde lan egiten
Mota Nazioarteko erakundea
Sektorea Naturaren kontserbazioa
Sorrera 1948
Sortzailea Julian Huxley
Egoitza Mauverney kalea 28, 1196 Gland, Suitza
Presidentea Julia Marton-Lefèvre
Langileak + 1.000 (munduan)
Webgunea www.iucn.org

Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundea (ingelesez eta ofizialki: International Union for Conservation of Nature edo IUCN) naturaren babesa helburua duen nazioarteko erakundea da. Erakundeak "zerrenda gorria" argitaratzen du espezieen iraute egoera neurtzeko[1].

UNESCOren idazkari nagusia zen Julian Huxleyek bultzatuta, 1948ko urrian sortu zuten[2], Fontainebleaun egindako nazioarteko biltzarraren ondorioz. Bertan 83 estatuk, 108 gobernu-agentziak, 766 GKEk eta 81 nazioarteko erakundek hartzen dute parte, 181 herrialdeetako 10.000 adituen laguntza izanik.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UICN nazioarteko elkarte bat da, eta hirurogei estaturen ordezkariak biltzen ditu. Izadiaren kontserbazioaren alorrean dituen lanen artean aipatzekoa da, Nazio Batuek hala onartuta, parke nazionalen estatusaren nazioarteko definizioa. Erakunde hori bera da parke nazionalaren maila ematen edo kentzen duena. UICNak osatzen du, oro har, desagertzeko arriskuan diren animalia eta landare moten zerrenda, Nazio Batuen ingurumenerako egitasmoarekin eta naturaren Munduko Funtsarekin egitasmoekin elkarlanean. Nazioarteko hainbat hitzarmen jarri ditu abian, hala nola, Antartika babesteko hitzarmena edo bioaniztasuna gordetzekoari buruzkoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Planet Of No Apes? Experts Warn It's Close CBS News Online, 2007-09-12
  2.   Carton Virto, Eider (2001/06/01), Munduko gune babestuak, zientzia.net, http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=2697 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundea Aldatu lotura Wikidatan