Nausikaa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Odiseo eta Nausikaa

Nausikaa (grezieraz Ναυσικάα), Homeroren Odiseako pertsonaia bat da. Altzinoo, feaziarren erregea eta Arete erreginaren alaba, hondartzan Odiseo aurkitzen du, Kalipsoren uhartean eginiko baltsa hondoratu zaiona, eta bere aitaren aurrera eramaten du. Odiseok, bere abenturak kontatzen dizkio Altzinoori, Odisearen zati esanguratsu baten luze-zabalean, eta Altzinook, azkenik Odiseo Itakara eramango duten itsasontziak ematen dizkio.

Aristoteles eta Diktis Kretarraren arabera, Nausikaa Telemakorekin ezkondu zen, Odiseoren semea, eta Ptoliporto edo Perseptolis izeneko seme bat izan zuen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nausikaa Aldatu lotura Wikidatan