Navajo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Navajo
Navajo-protraits.jpg
Navajoak
Biztanleak guztira 300.048[1]
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak  Ameriketako Estatu Batuak: Arizona, Mexiko Berria, Utah
Hizkuntza Navajo hizkuntza, ingeles
Erlijioa Kristautasuna, sinismen tradizionalak
Zerikusia duten beste giza taldeak Apatxe

Navajoak (beren hizkuntzan euren buruei dineh deitzen diete, "gizonak") gaur egun Estatu Batuetan bizi den amerindiar herririk jendetsuena da, denera 300.000 pertsona baitira. Estatu Batuetako hego-mendebaldean bizi dira, Arizona, Mexiko Berria, Utah eta Colorado estatuetan banaturik. Mexiko iparraldeko Chihuahua eta Sonora estatuetan ere 37 navajo bizi dira. Denera 60 klanetan banatuz.

Navajoak atapaskoen familiako apatxe hizkuntzaz mintzo dira. Navajoen artean oinordekotza amagandik alabagana izaten da. Trebeak dira eskulangintzan: oihalak, alfonbrak eta zilarrezko bitxiak egiten dituzte batez ere. Erlijiozko erritu eta ospakizunetan kolore anitzeko hareazko irudiak egiten dituzte.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

900etik 1200 bitartean Kanadako hegoaldetik Mexiko Berrira joan ziren apatxe taldeetan dute jatorria. Pixkanaka-pixkanaka apatxeengandik bereizi ziren. XVII. mendeaz geroztik pueblo indiar herriaren eragina izan zuten, nekazari bilakatu ziren eta bizimodu ibiltaria utzi zuten. Abere hazkuntzan ere ari izan ziren. XVIII. mendean hegoalderantz eta sartalderantz abiatu ziren eta gatazkak izan zituzten espainiar etxalde-jabeekin eta hopi eta zuñi amerindiar herriekin. 1863an Kit Carsonek mendean hartu zituen, haien erreserbak suntsitu eta navajo asko eta asko Fort Summerren atxilotu zituen. 1868an sinatu zen bake-hitzarmenak Arizonara eta Mexiko Berrira itzultzeko aukera eman zien.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Donovan, Bill. "Census: Navajo enrollment tops 300,000." Navajo Times 2011-7-7

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Navajo Aldatu lotura Wikidatan