Naval Criminal Investigative Service

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Itsas Armadaren Ikerketa Kriminal Zerbitzua
Naval Criminal Investigative Service (NCIS)
Itsas Armadaren Ikerketa Kriminal Zerbitzua
Itsas Armadaren Ikerketa Kriminal Zerbitzua
Sorrera 1992
Mota Federala
Eremua Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Egoitza Washington Hiria
Zuzendaria Gregory A. Scovel
Langileak 2.400
Webgunea

Naval Criminal Investigative Service (euskaraz Itsas Armadaren Ikerketa Kriminal Zerbitzua), NCIS akronimoaz ezagunagoa, Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada eta Marineen Gorputzaren segurtasun, inteligentzia eta polizia agentzia federal nagusia da.

Agentzia honen agente berezien (special agent) zereginak anizkoitzak dira. Marine baten hilketaren ikerketatik hasita islamiar terrorismoaren aurkako operazio bat arte. Horretarako zerbitzu ugari dituzte esaterako, zainketa, auzitegiko medikuntza, ordenagailuzko ikerketak, etab.

NCISak 14 bulego ditu banatuta mundu guztian zehar, AEBetako base militarretan, hain zuzen.

Telebistan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AEBetako NCIS eta NCIS: Los Angeles telesailek oso ezagun egin dute agentzia federal hau nazioartean.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Naval Criminal Investigative Service Aldatu lotura Wikidatan