Navan
Wikipedia(e)tik
|
Navan |
|
|---|---|
| Estatua | |
| Herrialdea Lurralde Historikoa Konderria |
|
| Herritarra | navandar |
| Koordenatuak | 53°39′10″N 6°40′53″W / 53.65278°N 6.68139°WKoordenatuak: 53°39′10″N 6°40′53″W / 53.65278°N 6.68139°W |
| Garaiera | 42 m |
| Posta kodea | MH |
| Biztanleria | 28,158 bizt. (2011) |
| www.meath.ie | |
Navan (irlanderaz An Uaimh) Irlandako Errepublikako Meatheko konderriaren hiriburu edo hiri administratiboa eta hiririk handiena da. 28.158 biztanle ditu (2011), Irlandako Errepublikako bosgarren hiri handiena da beraz.
Eduki-taula |
Etimologia [aldatu]
Irlanderazko An Uaimh izenak "Leizea" esan nahi du. Tara meategiak gertu daude.
Geografia [aldatu]
Boyne ibaiaren ertzean kokaturik dago, konderriaren erdigunean eta Dublindik 50 kilometro ipar-mendebaldera.
Historia [aldatu]
Mendeetan zehar ez du garrantziarik izan. Tarako meategiak direla eta, Trim herriari Meath konderriaren hiriburutza kendu zion. Tara meategiak, Europako berun eta zink metagi handienak dira. XX mendean hiria asko hazi da, alde batetik ekonomia indartsuagatik eta bestetik Dublin ondoko lo-hiri bihurtu delako.
Hiritar ezagunak [aldatu]
- Francis Beaufort (1774-1857), hidrografoa. Haizearen indarra neurtzeko eskala asmatu zuen.
- Pierce Brosnan (1953- ), bertan pasa zuen haurtzaroa.