Navona enparantza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lau Ibaien iturria, obelisko egiptoarrak Navona enparantzaren erdian daudelarik

Navona Enparantza (Piazza Navona italieraz), Erromako eta mundu osoko enparantzarik ospetsuenetako bat da, bertan aurkitzen diren arte lanen edertasunagatik.

Enparantzak, antzinako erromatar zirku baten bidea jarraitzen du, Domizianoren Stadiuma, I. mendekoa, erromatarrak, bertara, agones edo jokoak ikustera zihoazenean. Circus Agonalis bezala ezagutzen zen. Uste denez, denborarekin, izena, agonetik navonera aldatu zen, eta, ondoren, navonetik navonara. Estimazioen arabera, zirku horrek, 30.000 pertsonarentzako tokia zuen, eta oraindik ikus daitezke antzinako egituraren hondakinak enparantzaren iparraldean.

Enparantza bezala definitua XV. mende amaieran, azoka, Kapitoliotik hona ekarria izan zenean, Navona enparantza Erromako barroko garaikoa da, zehazki, Inozentzio X.aren aitasantualdikoa. Eskultura eta arkitekturazko eraikinak ditu, Gian Lorenzo Berniniren iturri ederrak bezala. Horietatik garrantzitsuena, erdian dagoena da: Lau Ibaien Iturria (Fontana dei Quattro Fiumi), 1651koa, garai hartan ezagutzen ziren munduko lau ibai handiak irudikatzen ditu.

Francesco Borromini eta Girolamo Rainaldirena da Sant'Agnese in Agone eliza, tradizioaren arabera, martirizazioagatik biluztutako birjina, modu miraritsuan hazi zen ileak bildua izan zen tokian eraikia.

Azkenik, Palazzo Doria-Pamphili jauregia dago, honen galeria, Pietro da Cortonak margotu zuelarik.

Azoka, 1869an Campo de'Fiorira eramana izan zen. Enparantzak, antzezlanak eta zaldi lasterketak hartu ditu. 1652tik aurrera, abuztuko larunbat eta igande bakoitzean, enparantza, laku bihurtzen zen Pamphili familiaren ohoretan. Jai hau, 1866an ezabatu zen.

Enparantzak, Giacomo della Portak zizelkaturiko beste bi iturri ditu: Fontana di Nettuno, 1574koa, enparantzaren iparraldean dagoena eta Fontana del Moro, 1576koa, hegoaldeko muturrean.

Navona enparantza eta Fontana del Nettuno. Iturria, (atzean, andamioz inguratua), Lau Ibaien iturria da.

Enparantzarantz daroaten beste monumentu batzuk, honako hauek dira:

Literatura eta zinea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  •  

Roth, Leland M. (1993), Understanding Architecture: Its Elements, History and Meaning, Boulder, CO: Westview Press, 233. orrialdea, ISBN 0-06-430158-3 .

  •  

Norwich, John Julius, ed. (1988), The World Atlas of Architecture, Nueva York: Portland House, 302. orrialdea, ISBN 0-517-66875-0 .

  •  

Rendina, Claudio, ed. (2003), La Grande Enciclopedia di Roma, Roma: Roma : Newton & Compton, ISBN 88-8289-316-2 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Plaza Navona