Nawaz Sharif

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nawaz Sharifen erretratua

Mian Muhammad Nawaz Sharif (urduz, punjabieraz: میاں محمد نواز شریف, nəˈʋaːz ʃəˈriːf ahoskatua; Lahore, 1949ko abenduaren 25a) pakistandar politikaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Punjabeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak; ikasketak amaitu, eta enpresa eta negozioen munduan aritu ondoren hasi zen politikagintzan. Pakistango azken aldiko historiako politikaririk eraginkorrena izan da; 1997an iritsi zuen maila gorena, Pakistango Liga Musulmaneko (PML) kideek legebiltzarrean Lehen Ministro hautatu zutenean. Sharif izan zen Pakistanen 1988an demokrazia berrezarri zenetik laugarren gobernu zibileko burua. Bere lehen agintaldian arazo larriei aurre egin behar izan zien, besteak beste, kanpo-zor handiari eta jarraitzaile talde edo koalizio indartsurik ez izateak ekarritako zailtasunei. Farooq Leghari lehendakariak aurreko Lehen Ministroa, Benazir Bhutto, dimititzera behartu ondoren hartu zuen Sharifek kargu hura lehenengo aldiz, 1990ean, baina 1993an bera ere dimisioa ematera behartu zuen lehendakariak. Bhuto jarri zuten Lehen Ministro berriro, eta 1997an berreskuratu zuen kargua Sharifek, bere jarraitzaileen botoei esker. Sharifek lehendakariaren ahalak murriztu zituen agintaldi hartan, besteak beste; eskumen hura izan zen bera aurretik kargutik bota zuena eta gorabehera politiko larriak eragin zituena. Zailtasun handiak izan zituen, ekonomian eta baita beste alorretan ere, ustelkeria, indarkeria eta inguruko herriekiko gatazkak direla-eta.

1999. urtean Pervez Musharraf jeneralak estatu-kolpea eman zuen Sharifen gobernuaren kontra, eta horren ondorioz, Sharifek Saudi Arabiara erbesteratu egin behar izan zuen. 2007an, Musharrafen gobernua ahulduta zegoela, itzuli zen Sharif Pakistanera. 2008ko hauteskundeetan parte hartu zuen, eta oposizioko alderdietako bat osatzen du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nawaz Sharif Aldatu lotura Wikidatan