Nazcako plaka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Plaka tektonikoen mapa. Nazcako erdialdean ikus daiteke, urdin argi kolorez margotua.

Nazcako plaka ozeanoko plaka tektoniko bat da. Ozeano Barearen ekialdean dago, Hego Amerikako mendebaldeko kostaldearen ondoan. Peruko Nazca eskualdetik datorkio izena.

Plakaren ekialdeko ertza, Hego Amerikar Plakapeko subdukzio gune batean dago, honek, Andeak eta Peru-Txileko fosa sorrarazi dituelarik.

Nazca Plakaren hegoaldeko ertza, banatzailea da Antartikako plakarekiko, mendebaldekoa Pazifikoko plakarekiko bezala eta iparraldekoa Cocosko plakarekiko bezala.

Hiru mikroplaka daude, zehazki, plaken arteko elkarguneetan. Galapagoetakoa Nazcako, Pazifikoko eta Cocosko plaken arteko elkargunean dago; Juan Fernandez plaka, Pazifikoko, Antartikako eta Nazcako plaken artean; eta Pazko uhartekoa, Nazcako eta Pazifikoko plaken arteko elkargunean, Juan Fernandez plaka baino iparralderago.

Hego Amerikako kostan dagoen subdukzio guneak, inguru hori biziki sismiko eta bolkanikoa izatea eragin du. Nabarmendu beharrekoa da Valdiviako 1960ko lurrikara, Richter eskalan, 9,5eko magnitudea gainditu zuena, gizateriaren historian erregistratutako indartsuena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]