Nazio Batuen Ingurumen Programa

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:01, 21 apirila 2015
Nazio Batuen Ingurumen Programaren logotipoa

Nazio Batuen Ingurumen Programa (NBIP) (ingelesez,UNEP, United Nations Environment Program) Nazio Batuen Erakundearen ingurumenarekiko jarduerak koordinatzen dituen programa da.

Stockholm-eko Konferentziaren ondorioz (1972), Konferentziak emandako aholkuak gauzatzeko, Nazio Batuen Erakundearen Biltzar Nagusiak NBIP programa sortzea erabaki zuen. Gaur egun, NBIP da Nazio Batuen Erakundeak ingurumen-arazoetarako duen erakunde nagusia. Nairobin du egoitza. Ingurumenaren eta baliabide naturalen egoera mundu osoan aztertu, txosten teknikoak argitaratu eta Nazio Batuen ingurumen-programak kudeatzen ditu.

Ingurumena zaintzeko eta garapen jasangarria sustatzeko lidergoa eman eta ahaleginak bultzatzea da NBIPren xedea. Horretarako, munduko estatuei informazioa eta laguntza eman behar die beren bizimodua hobetu dezaten hurrengo belaunaldien bizimodua arriskuan jarri gabe.

Haren jarduerak arlo askotara iristen dira:

  • Mundu osoko ingurumenaren egoera ebaluatzea eta nazioarteko lankidetza behar duten arloak identifikatzea.
  • Ingurumenari buruzko legeria formulatzen laguntzea, eta Nazio Batuen Erakundearen sistemako programa sozioekonomikoen politikan ingurumen-alderdiak sartzea.
  • Ingurumena zaintzeko lankidetza zuzentzea eta sustatzea.
  • Ingurumenari buruzko ezagutza zientifikoa eta informazioa sustatzea.
  • Ingurumenaren egoerari buruzko eta etorkizunerako perspektibei buruzko estatu-mailako eta eskualdeko-mailako txostenak egitea.
  • Nazioarteko ingurumen-itunen garapena sustatzea eta estatuei laguntza ematea ingurumen-arazoei aurre egin ahal izateko ahalmena handitzen.

Kanpo-loturak

Erreferentziak