Nazioarteko Espazio Estazioa

Wikipedia(e)tik
Nazioarteko Egoitza Espaziala» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nazioarteko Espazio Estazioa
ISS after STS-118 in August 2007.jpg
Nazioarteko Espazio Estazioa 2007ko abuztuan.
ISS Logo.svg
ISS insignia.svg

Nazioarteko Espazio Estazioaren insignia

Estadistikak
Tripulazioa: 3
2006ko uztailaren 21a
Perigeo: 352,8 km "
Apogeo: 354,2 km "
periodo orbitala: 91,61 minutu "
Inklinazioa: 51,64 gradu "
orbitak egunero: 15,72 "
batez besteko eguneko desbideraketa
altitudean:
~88 m "
egunak orbitan 2918
2006ko Azaroaren 18a
jendearekin egon den egun kopurua 2027 "
Orbita kopurua 50000
2007ko Azaroaren 14a
Ibilitako distantzia ~1400000.000 km
2005eko Ekainaren 17a
Batez-bezteko abiadura: 7,69 km/s 27.685 km/h
Gaur egungo masa: 200783 kg
2006ko Irailaren 12a
erregaiaren masa: ~ 3951 kg "
bizigarria den volumena: 425 m³ "
Presioa ~ 757 mmHg (100 kPa)[1] .
Tenperatura ~ 26,9 Â°C .
Gaur egun dituen osagaiak
Componente: jaurtiketa: Masa: (kg)
Zarya FGB: 1998ko azaroaren 20a 19323
Nodo Unity: 1998ko abenduaren 4a 11612
Zvezda: 2000ko uztailaren 12a 19050
ITS Z1: 2000ko urriaren 11 8755
P6 modulu fotovoltaikoa: 2000ko azaroaren 30a 15900
Destiny laborategi modulua: 2001eko otsailaren 7a 14515
Canadarm2: 2001eko apirilaren 19a 4899
Quest ganbara: 2001eko uztailaren 12a 6064
Pirs ganbara: 2001eko abuztuaren 14a 3900
ITS S0: 2002ko apirilaren 8a 13970
Canadarm2 base mugikorra: 2002ko ekainaren 5a 1450
ITS S1: 2002ko urriaren 7a 12598
ITS P1: 2002ko azaroaren 23a 12598
Nazioarteko Espazio Estazioa

Nazioarteko Espazio Estazioa (ingelesez International Space Station edo ISS) bost espazio agentziaren proiektua da: NASA (Estatu Batuak), RKA (Errusia), JAXA (Japonia), CSA (Kanada) eta ESA (Europa) agentziena, alegia. Brasilgo espazio agentziak ere parte hartzen du, NASArekin duen kontratu baten bidez. Italiako espazio agentziak ere hainbat lanetarako kontratuak eginda ditu, nahiz eta Italia ESAren barnean dagoen herrialdeetako bat izan.

Nazioarteko Espazio Estazioa Lurraren inguruan dabil orbitan, Lurretik 360km-ko garaieran, eta 92 minuturo Lurrari itzuli bat ematen dio. 2007ko abuztuaren 14an bere 50000. itzulia bete zuen.

ISSren horniduraz, bai errusiar Soiuz eta Progress espazio-ontziak eta baita estatubatuar espazio-ontziak (Endeavour, Discovery eta Atlantis) ere arduratzen dira. 2000ko azaroaren 2tik, hau da, lehenengo tripulazioa sartu zenetik, beti egon da tripulazio batekin barnean. Thomas Reiter astronauta hara joan arte, handik pasatutako astronauta guztiak, estatubatuarrak edo errusiarrak ziren. Nazioarteko Espazio Estaziotik 14 herrialdeetako astronautak pasa dira. Astronautez gain, Nazioarteko Espazio Estaziora joan ziren lehenengo bost espazio turistak ere.

Hasierak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980. hamarkadako lehenengo urteetan, NASAk bere Freedom espazio estazioa planeatu zuen; sobietarrek Mir eta Salyut zituzten bezala, estatubatuarrek ere espazio estazio bat izan zezaten. Baina Sobietar Batasunaren gainbeheraren eta Gerra hotzaren ondorioz, proiektua deuseztatu egin zuten. Espazioko lasterketaren amaiera, estatubatuarrek Kanada, Europa, Japonia eta Errusiarekin elkarrizketak edukitzera eraman zituen 1990.eko hamarkadaren hasieran, nazioarteko espazio estazio bat eraikitzeko. Proiektu hau 1993.urtean iragarri zuten eta hasieran "Space Station Alpha" izan zuen. Espazio estazio hori hainbat espazio estazioren proiektuen batura izatea nahi zuten: (Mir2 errusiarra (Oraingo Zvezda modulua, Mir2ren muina da), Freedom estatubatuarra, Columbus modulu europarra eta esperimentu modulu japoniarra.

ISSren historia 1998ko azaroaren 20an hasi zen. Proton, errusiar kohetea Zarya modulua lurraren orbitan jarri zuenean, honek ISSari behar duen energia eta propultsioa emateko diseinatuta dago.Hainbat hilabete geroago NASAkUnity nodoa orbitan jarri zuen berriro Endeavour anezkari esker. Horrek lau pertsona bidali zituen espazio estaziora, han sistema elektronikoa berritzeko eta akatsak obetzeko. 2000. urtean Zvezda errusiar modulua gehitu zen honi esker lehenengo astronautak han “bizi” ahal izan zuten. Urriaren 11an Unity nodoari ITS Z1 estruktura gehitu zuten hau lortu zuen, estazioa lurrarekin komunikatzea . Azaroaren 2an lehenengo tripulazioa heldu zen Soyuz kapsulara azken hau urriaren 31an espazioratu zen. Hilabete bat geroago lehenengo modulu fotovoltaikoa instalatu zuten, eguzki energiaz estazio osoa ondo funtziona dadin. Hurrengo urtean Destiny laborategia martxan jarri zuten noski, Estatu Batuetan egina. 2001eko otsailaren 7an gehitu zen Atlantis anezka erabilita. 2001eko apirilaren 19an lehenengo beso artikulatua gehitu zuten SSRMS deitua, honekin batera italiar modulu bat eta UHF antena bat heldu zen.Uztailaren 12an deskonpresio kamera bat instalatu zuten, honi esker astronautek espaziora irten zezaten eta beraien lehengo urratsak espazioan emateko. Irailaren 14an besta deskonpresiozko kapsula gehitu zuten errusiarrek.

Bere lehenengo modulua, "Zarya" modulu funtzionala, 1998ko azaroan jarri zen orbitan errusiar Proton suziri batean. Bi pieza gehiago ere,(Unity modulua eta Zvezda zerbitzu modulua) gehitu egin ziren lehenengo tripulazioa bidali aurretik. Lehenengo tripulazioak 2000ko azaroaren 2an porturatuzuen eta estatubatuar batez (William Shepherd) eta bi errusiar kosmonautez (Yuri Gidzenko eta Sergei Krikalev) zegoen osaturik.

Muntaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ISSren muntaketa punta-puntako teknologi lana da eta amaituta dagoenean, presurizatutako 1000m^3ko bolumena izango du. 1998ko azaroan hasi zen Zarya moduluarekin eta gaur egun, muntadura jarraitu egiten du. 2007ko urriaren 23an jarri dioten Harmony moduluarekin, ISSek 6,1 metroko luzera, 4,2 metroko diametroa eta 13.608kg-ko masa du.

Oraindik ez dago bukatuta baina bere osotasunean egongo denean 4 Mir espazio estazioa adinako bolumena edukiko du. Horretarako 45 “bidaltze misio” baino gehiago beharko dira falta diren pieza guztiak anezka baten bitartez kanporatzen joango dira.

Espedizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espedizioa Hasiera Data Amaiera Data CDR FE-1 FE-2 Biztanle kopuru minimoa
1 2000ko Azaroak 2 2001ko Martxoak 18 William Shepherd Sergi Krikalev Yuri Gidzenko 3
2 2001ko Martxoak 10 2001ko Abuztuak 20 Yury Usachev Susan Helms James Voss 3
3 2001ko Abuztuak 12 2001ko Abenduak 15 Frank Culbertson Mikhail Tyurin Vladimir Dezhurov 3
4 2001ko Abenduak 7 2002ko Ekainak 15 Yury Onufrienko Daniel W. Bursch Carl E. Walz 3
5 2002ko Ekainak 7 2002ko Abenduak 2 Valery Korzun Peggy Whitson Sergei Treshchev 3
6 2002ko Azaroak 25 2003ko Maiatzak 3 Kenneth Bowersox Nikolai Budarin Donald Pettit 3
7 2003ko Apirilak 28 2003ko Urriak 27 Yuri Malenchenko Ed Lu - 2
8 2003ko Urriak 20 2004ko Apirilak 29 Michael Foale Aleksander Kaleri - 2
9 2004koApirilak 21 2004ko Urriak 23 Gennady Padalka Michael Fincke - 2
10 2004ko Urriak 16 2005ko Apirilak 24 Leroy Chiao Salizhan Sharipov - 2

2010an edukiko dituen propietateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Masa: 464 tona
  • Eraman ditzaken tripulanteen kopurua: 6 pertsona
  • Laborategi kopurua: 4
  • Abiadura: 26000 km/h
  • Zabalera:108 m
  • Luzera: 88m
  • Egonaldietarako espazioa: 13000 m³

Nazioarteko Espazio Estazioaren sistema nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elektrizitate hornidura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko Espazio Estazioren energi iturria Eguzkia da. Eguzki argia, elektrizitate bihurtzen da eguzki panelak erabiliz. Hasieran, estazioaren energi iturri bakarra errusiar moduluan dauden eguzki panelak ziren eta espazio estazioaren errusiar zatia 28 volteko korronte zuzena erabiltzen du. Espazio estazioaren beste zati guztietan elektrizitatea, egiturari lotuta dauden eguzki paneletatik dator eta korronte zuzeneko 130-180 volt arteko balioak ditu. Ondoren elektrizitatea egonkortu egiten da 160 voltetako korronte zuzenean eta erabiltzen den 124 voltetako korronte zuzenera bihurtzen da. Estazioaren zati bietako korrontea zati batetik beste zatira pasa daiteke bihurgailuak erabiliz eta hau funtsezkoa izan da errusiar korronte plataforma ezeztu zenetik.

Eguzki trokela normalean Eguzkia jarraitu egiten du Eguzki energi kopururik handiena xurgatu ahal izateko.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nazioarteko Espazio Estazioa Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]