Nazioarteko Xake Federakuntza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Nazioarteko Xake Federakuntza (edo FIDE frantsezezko Federation International des Echecs izenaren laburduratik), xakea nazioartean biltzen eta ordezkatzen duen elkartea da.

1924ko uztailaren 24an Parisen (Frantzia) sortu zen eta bere lema "Gens una sumus" da (latinez "familia bat gara").

Egoitza ofiziala Lausanan (Suitza), baina egoitza operatiboa Atenasen (Grezia) du. Gainera Elistan (Kalmukia, Errusia) duen bulegotik federazioaren elo sistema eta nazioarteko xake tituluen erregistroaren kudeaketa egiten du.

Munduko xake Txapelketa antolatzen du.