Neanderthaleko gizaki

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Neanderthaleko gizakia
Gibraltargo Neanderthal neska baten eskultura.
Gibraltargo Neanderthal neska baten eskultura.
Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Primates
Familia: Hominidae
Generoa: Homo
Espeziea: Homo neanderthalensis
William King, 1864

Neanderthal edo neandertaleko gizakia[1] Homo generoko Pleistozenoko kide desagertu bat da. Europako eta Asia zentraleko mendebaldean aurkitu dira aztarnak. Neanderthalak batzuetan gizakien aspiespezie gisa sailkatzen dira (Homo sapiens neanderthalensis) edo beste espezie baten eran (Homo neanderthalensis).

Eduki-taula

[aldatu] Morfologia

Haren garaiera Homo sapiensaren antzekoa zen, baina bai beso eta baita hankak ere motzak zituela esan dezakegu. Gihar sendoak zituzten, eta ondorioz pisu gehiago. Honek, hezurren bolumenean ere zerikusirik izan zuen. Hauen hezurrak, potoloagoak izango liratezke. Gizaki indartsuak ziren. Garezurraren bolumenari dagokionez, gureak baino bolumen handiagoa zuen. 1500 eta 1600 c. c. bitartekoa.

[aldatu] Bizimodua

Animali handiak ehizatzen zituzten, teknika ezberdinak erabiliz. Animaliaren bat harrapatu ezkero, zatitu, eta elikatzeko zein beste hainbat ekintzetarako funtsezkoak ziren zatiak besterik ez zituzten hartzen. Haziez, fruituz eta beste hainbat naturako elemtuz elikatzen ziren baita ere. Oso argiak zirenez, eta ingurunea oso ondo ezagutzen zutenez, animalia eta landare gehien hazten ziren lekuetan finkatzen ziren.

Erremintak egiteko lehengaiak erabiltzen zituzten. Erreminta hauek, mota guztietako lanetarako erabiltzen zituzten. Jaurtitzeko egurrezko lanzak egiten zituzten batik bat.

Beraien artean komunikatzen ziren. Honetarako mota guztietako zaratak emititzen zituzten. Komunikatzeko beharrak sortu zuen komukazio hori, ezinbesteko bait zen ehiza eta honelako beste ekintza batzuetan komunikazioa. Bazuten honetarako moldatua zegoen laringea eta hortik dator hitz egiten zutenaren ustea. Bizitza sozial handia zutela erakusten dute aurkitutako hainbat fosilek.

Sua erabiltzen zuten era sistematiko batean: behar zuten momentuan bakarrik piztuz.

[aldatu] Erreferentziak

  1. Berez bi eratara idatzi daiteke. Lehen hezurrak aurkitu zirenean Neanderreko bailaran aurkitu ziren (Alemania). Alemanieraz thal bailara da. Baina XX. mendearen hasieran alemanierazko ortografia aldatu zen eta h hori kendu. Hortik aurrera Neandertal idaztea ere ondo dago. Hala ere izen zientifikoan h bat dagoenez normalki berau mantentzen da.

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak