Ned Kelly

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ned Kelly
Ned Kelly
Ned Kelly, exekuzioaren egunaren bezperan ateratako argazkian.
Datu pertsonalak
Izen osoa Edward Kelly
Ezizena Ned Kelly
Jaio 1854ko ekaina eta 1855ko ekaina artean
Beveridge, Victoria
Australia (Britainiar Inperioa)
Hil 1880ko azaroaren 11
(25 edo 26 urte)
Melbourne, Victoria
Australia (Britainiar Inperioa)

Edward Kelly, askoz ere ezagunagoa Ned Kelly ezizenaz (1854/1855ko ekaina, Beveridge, Victoria, Australia - 1880ko azaroaren 11, Melbourne, Victoria, Australia), Australiako bidelapur ospetsuena izan zen; halere, australiar askoren ustez, britainiar aginte kolonialari aurre egin zion herri heroia izan zen.

Biografia

Guraso irlandarren semea izan zen: aita John "Red" Kelly zen eta ama Ellen Quinn. Australiako Victoria estatuko Beveridge udalerrian jaio zen. Oso gaztea zelarik etxean gertatutako arazo baten ondorioz, bertako poliziarekin liskarra izan zuen. Polizia haren bila joan eta hiru agente hilda suertatu ostean, Ned Kelly eta koadrila legegabe bilakatzea erabaki zuten. Azkenik, Glenrowan udalerrian haien eta poliziaren arteko azken borroka jazo zen; bertan, Kellyk metal plakez eginiko kaskoa eta armadura jantzi zituen. Ondoren, atxilotu eta epaitu zuten. 1880ko azaroaren 11n Melbourne Gaol espetxean urkatu zuten. Garai hartako The Age eta The Herald egunkarien arabera, haren azken hitzak hauek izan omen ziren: "'Bizia honelakoa da'". Haren ausardiak eta ospeak australiar historiako kultura ikonoa bilakatu dute, bereziki folklore, literatura eta zineman.

Zinema

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ned Kelly Aldatu lotura Wikidatan