Nefele

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ixionen zigorra: Nefele Merkurioren ondoan eserita.

Greziar mitologian, Nefele (grezieraz Νεφέλη, νέφος néfos hitzetik, "hodeia" esan nahi duena) nagusiki Frixo eta Heleren istorioan agertzen zen hodeietako jainkosa zen. Atamanterekin ezkondu zen, baina hau beragandik banandu zen Inorekin ezkontzeko.

Frixo, Atamante eta Nefeleren semea, bere arreba bikia zen Helerekin batera, euren amaordea zen Inok biziki gorrotatzen zituen, beraietaz libratzeko azpikeria maltzur bat pentsatu zuena, hirietako hazi guztiak xigortuz haz ez zitezen. Nekazariak, goseteagatik beldurtuta, gertuko orakulu bati laguntza eskatu zioten. Inok orakulura bidalitako pertsonak gezurra esateko, eta, gainera, besteei orakuluak Frixoren sakrifizioa eskatzen zuela esateko erosi zituen. Baina, Frixo sakrifikatua izan aurretik, berau eta bere arreba Hele Nefelek, euren benetako amak bidalitako ahari hegalari batek salbatu zituen. Hele ahari gainetik Helesponton erori zen (honela bere omenez deitua, "Heleren itsasoa" esan nahi bait du) eta ito egin zen, baina Frixok Kolkidarainoko bide guztian iraun zuen, non Eetes erregeak hartu eta oso modu maitekorrean tratatu zuen, bere alaba Kaltziope emazte bezala emanez. Esker on bezala, Frixok erregeari ahariaren urrezko larrua eman zion, Eetesek zuhaitz batean zintzilikatu zuena.

Izen bereko beste pertsonaia batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zeusek Heraren irudi bezala Ixion engainatzeko sortu zuen lainoa, hau jainkosa bortxatzen saiatzen ari zenean. Ixionek eta Nefelek zentauroak sortu zituzten, euren amak berak lagundu zituena hauek Heraklesen aurka izan zuten borrokan.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nefele Aldatu lotura Wikidatan